Migrazioak. Komunitateko ahotsak

"Migrazioak" proiektua. Komunitateko ahotsak
Covid-19-ak pertsona guztiei kalte egiten die.

“Migrazioak” egitasmoaren gizarte proiektuaren ibilbidean lagun asko egin ditugu. Gaurko egoera berezi honetan oso interesgarria iruditu zaigu hauetako hainbati, berau nola bizi duten galdetzea, bai gure artean, bai beraien jatorrizko herrialdeetan ere. Horregatik leiho birtual hau irekitzea erabaki dugu, non, aldizka, gurekin “Migrazioak” proiektua osatu duten hainbat lagunekin izandako solasaldiak argitaratzen joango garen.

  •  Monica Leiva

Monica Leivak Zumalakarregi Museoaren “Migrazioak” proiektuan gai honi buruz antolatu dugun literatura-tertulia zuzendu du 2019an zehar. Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren arduradun bezala garatzen duen lanak, baita inmigranteen harrera proiektuen dinamizatzaile bezala burutzen dituenak ere, gizartearen alde honi buruzko ikuspegi sakona eskaintzen diote Monicari. Horregatik bere hitzak oso interesgarriak iruditu zaizkigu, pandemiaren aurrean gizatalde honen egoera ezagutzeko. 2020ko apirilaren 3an Mikel Alberdikin izandako solasaldia. Konfinamenduaren 3. astean. (Solasaldiko edukiak PDFan)

 
  • Salvador Osvaldo Parelo

Salvador Osvaldo Parelo, Rosarion, Argentinan jaio zen eta egun gure artean bizi da. Bere herrialdetik iritsi berria dugu eta koronavirusaren izurritea bertan nola ikusi duen adieraziko digu. Salvadorrek ere “Migrazioak” proiektuan parte hartu du, bai pedagogia sailean, baita “Leopoldina Rosa” erakusketan ere. 2020ko apirilaren 4an Lurdes Azpiazukin izandako solasaldia. Konfinamenduaren 3. astean. (Solasaldiaren edukiak PDFan)

  •  Jon Enrique Galarza

Gaur Ormaiztegiko alkatearekin dugu solasaldia, Jon Enrique Galarza. Ormaiztegi Gipuzkoa erdi aldean dagoen herri industriala dugu, 1.300 biztanle inguru, %10 kanpoan jaiotakoak. Apirilak 16an Mikel Alberdikin izandako solasaldia. Konfinamenduaren bostgarren astea (Solasaldiaren edukiak PDFan)

  • Khadija Belahssoud

Oraingoan Khadijaren gana hurbildu gara. Marokoarra izatez, Casablancan jaioa, baina 2000tik gure artean duguna. Zumalakarregi Museoarekin elkarlanean aritu da "Migrazioak" proiektuko hainbat jardueratan. Maiatzaren 14ean Lurdes Azpiazukin izandako solasaldia. Konfinamenduaren bederatzigarren astean. (Solasaldiaren edukiak PDFan)

  • Mohamed Thiam

Mohamed Thiam Dakarren jaio zen, Senegalen, eta 2010etik Euskal Herrian bizi bada ere, Ormaiztegin duela bi urtetik. Zumalakarregi Museoarekin elkarlanean aritu da "Migrazioak" proiektuko hainbat jardueratan. Maiatzaren 22an Lurdes Azpiazukin izandako solasaldia. Konfinamenduaren hamargarren astean. (Solasaldiaren edukiak PDFan)

 

  • Agustin Galabide

Agustin Galabide ostalaritza enpresaria da Ormaiztegin. 2019an “Migrazioak” proiektuan parte hartu zuen. Ekainak 3an Mikel Alberdirekin izandako solasaldia. Osasun alarma deklarazioaren hamabigarren astea. (Solasaldiaren edukiak PDFan)