Herriko kultur aniztasuna ezagutzeko helburuarekin, 2017an Ormaiztegiko Udalarekin eta bertako zein atzerriko jatorrian duten zenbait pertsonekin elkarlanean Ormaiztegiko Kulturarteko GastroAzokaren I. edizioa antolatu genuen. Herrialde bakoitzeko jaki desberdinak prestatu ondoren, dastatzeko aukera emanez. Guztion artean aukeratutako osagaia artoa izan zen.
2018an, Ormaiztegiko Kulturarteko GastroAzokaren II.edizioa.
Aukeratutako osagai nagusiak lekaleak izan ziren.
2019an, Ormaiztegiko Kulturarteko GastroAzokaren III.edizioa.
Aukeratutako osagai nagusia arroza izan zen.
2020an, COVID-19 dela-eta, alarma egoeraren ondorioz, aurten Ormaiztegiko Kulturarteko GastroAzoka bertan behera gelditu da. Horren ordez aurreko edizioak jasotzen duen ondorengo bideoa egin dugu.