Jesusa Arratibelen ezkerrean eta bere ahizpa Gregoria eskubian. Angela Urrestarazu bilduma
Jabea Jesusa Arratibel Dorronsoro izan zen, Lakuntzan 1894an jaioa. Gurasoak, berriz, Ataungo Aia auzokoak. Ezkontzako data zehatzik ez dute baina 1912 edo 1914. urteen inguruan izan omen zen.
Ezkondu ondoren Arbizun (Nafarroa) bizi izan zen, bertan 1989an hil arte. Zortzi seme alaba izan zituen. Hauetatik gazteena pieza Museora ekarri duen Angela Urrestarazuren ama. Gazte gaztetatik Donostian egon zen neskame eta ustez bertako jostunen batek jositako jantziak dira.
.
XX. mende hasierako ezkontza soinekoa MusealiaK espazioan. Angela Urrestarazu bilduma
Soinekoaren atalak:
- Alkondara. Motekin irudiak egiten dituen alkondara marroia. Lepo inguruan, paparrean, bizkar gainean eta eskumuturretan apaindura beltzak dituena. Guztia lihozko oihal gris batean josia dago. Nahiz eta barruko zatia erdian lotu, kanpokoa ezkerraldean lotzen da krisketekin, besoaren gainetik, gerritik leporaino.
- Gona, motekin irudiak egiten duena (alkondararen oihal berdina)
- Azpi gona, bi oihal beltz desberdinekin egindakoa da.
Zumalakarregi Museoak, 2013tik hasita, Ormaiztegiko bainuetxearen memoria gordetzeko asmoz antolatzen duen “XIX. mendeko eleganteen bilkura” proiektuaren osagarri izango zaigu soineko hau, izan ere, patroiak egin eta ekintza honetan parte hartu duenaren esku jartzeko asmoa baitugu.
Gure eskerrik beroenak hemendik Angela Urrestarazu eta bere familiari Museoari aukera eder hau eskaintzeagatik.