4. ekimena

GOLDE MUTURRA ETA BOLUETAKO TUPINA

Musealiak proiektuaren laugarren edizio honetan XIX. mendean burdinaren ekoizpenak izan zuen aldaketa nagusia nabarmendu nahi dugu. Izan ere mendeetan zehar euskal industria paisaiaren ezaugarri nagusia izan ziren burdinolak gainbehera zetozenean, teknologia berriak bultzatutako labe garaiak ordezkatuko zituzten mende erdi aldera. Ordura arte burdina forjaz lantzen bazen hemendik aurrera fundizioz landuko da. Burdina gori-gori jarri eta kolpeka forma ematetik, urtu eta moldeen bitartez nahieran lantzera pasako da.

Aurrean duzuen golde muturrak gabia edo mailuaren kolpeak nabarmenak ditu. Tupinak, aitzitik, moldearen arrastoak ditu agerian, baita ekoiztu zen labe garaiaren izena ere: BOLUETA.

Boluetako Santa Ana lantegiaren sorrera, 1841.ean burdinoletatik siderurgia modernorako bidea ezartzea suposatu zuen. Hasieratik enpresaren asmoa ez zen burdinola berri bat eraikitzea, burdina ekoiztuko  zuen lantegia baizik. 1848 martxan jarriko duten lehenengo labe garaia Euskal Herriko industrializazioren sinbolo bihurtu zen.

Vizcaya - Ferreria de Santa Ana de Bolueta

Ordura arte burdinoletan burdina gori-gori jarriz kolpeka lantzen zen. Hemendik aurrera, labe garaiak burdina urtzera iritsiko dira, moldeen bitartez nahieran lantzeko aukera erabiliz. Aurrean duzuen tupina, lehen iraultza industrialaren oinarri izan zen aldaketa honen eredu garbia da.