2. ekimena

Haizemaile tolesgarria, nakar zizelkatuko hagak dituena (11+2), perlaz eta beste motibo batzuez apaindua

 ZM_Musealiak_2_Infanta Eulalia de Borbón. Abanikua

ABANIKOAREN IBILERARI buruz

Eulalia de Borbon infanta, Isabel IIren alaba, Irunen hil zen 1958.ean. Bere garairako emakume aitzindaria izan zen, bi sexuen arteko berdintasunaren aldekoa, dibortzioaren defendatzaile, emakumeen burujabetze eta bizitza publikoan parte hartzearen aldekoa.  Errege familia eta giro kontserbatzaile baten barruan bere errebeldiagatik nabarmendu zen.

Abanikoa Irungo adiskide bati oparitu zion; izan ere, bertan bizi izan baitzen bere bizitzako azken urteetan. Donostiako antiagoalekoen saltzaile bati erosi zion Foru Aldundiak.

 

 Autorearen sinadura

ABANIKOen ERABILERAZ.

ALEXANDRE abaniko fabrika.

XIX. mendean abanikoak sekulako garapena izan zuen emakumeen jantzien osagarri modura. Alexandre fabrika Frantziako abaniko industria garrantzitsuenetakoa izan zen. Napoleon IIIaren erregetza garaian (1853-1870) egon zen jardunean, Eugenia de Montijo bere emaztea, garaiko modaren aitzindaria, bezero nagusietakoa izan zuten. Aparteko bezeroei zuzendu zen Alexandre. Bertatik irtendako abanikoak nakar, karei edo marfila bezalako material aberatsez eginak ziren, askotan hagak urrez edo harri bitxiz hornituz. Bestalde, dekorazioa gouachez egiten zen zeta geruza gainean. Bere ospea Europa osoan zabaldu zen, gorteetako hornitzaile nagusi bihurtuz, Espainia, Errusia, Ingalaterra edo Herbeheretan. Enpresa 1875.ean desagertu zen.

 ZM_Musealiak_2_Infanta Eulalia de Borbón. Abanikua

 

EGILEARI buruz

Aman CYBOULLE (1822-¿?) Eskola frantseseko margolaria, Paul Delarochen ikaslea izan zen, eta lore eta eta intsektuen marrazkiak egiten aditua. Parisko Saloietan aurkeztu zituen bere lanak 1868 eta 1880 bitartean. Errusiar aristokraten artean oso ezaguna izan zen.

 

 

IRUDIARI buruz

Intsektuak gizaki bihurtzeko gaia asko zabaldu zen XIX. mendean.

 

ZM_Musealiak_2_Infanta Eulalia de Borbón. Abanikua