Karlos V.aren eta Frantzian lagun izan zituen jeneralen erretratu-liburua.
Erretratatua:
D. Teresa de Braganza. Bourges, 22 janvier 1840. Irudiaren iturria
Maria Teresa Bragantzakoa, Beirako printzesa Don Carlosekin 1838an ezkondu zen eta klandestinoki Euskal Herrian bildu zen bere senarrarekin gerra amaitu arte laguntzeko. Erbestean Bourgesen kokatu ziren eta bertan erretratu zituen Petit de Meurvillek.
Alargundu eta gero, 1864.ean, karlismoak oinordetza arazo larri bat zuenean berak konpondu zuen, Karlos VII erregegai bihurtu baizuen. “Carta a los españoles” dokumentuan legitimitate bikoitzaren printzipioa ezarri baizuen: batetik odoletik datorren legitimitate dinastikoa, bestetik, Espainiako zuzenbide historikoaren oinarrizko printzipioak eta legeak errespetatzen dituen legitimitate historikoa. Izan ere, Carlos VI.ena oinordekorik gabe hil zenean bere anaia Juan bihurtu zen erregegai, baina jerarkia karlistarentzat liberaleegia zenez, bere seme Carlosi pasa zioten erregegaitza, Beirako Printzesaren erabakiz. Alegia, Bragantzako Maria Teresaren iritzia erabakiorra izan zen karlismoaren ibilbide gatazkatsuan.
Beirako Printzesaren daguerrotipoa | Beirako Pintzesa |
Egilea:
Didier Petit de Meurville Haitin jaio zen 1793.ean. Bere aita 1795eko esklaboen altxamenduan hil zutenean bere familia Bostonera aldatu zen. Urte batzuk beranduago familia Lyonen kokatu zen. Didierrek zetaren merkataritzari ekin zion bizibidez, politikoki legitimismoarekin lotzen zen bitartean. Honela, Lehenengo Karlistada ostean atzerriratu karlistei laguntza eskaini zien. Gertu gertutik gainera, izan ere, Don Carlos, bere familia, Cabrera eta beste zenbait burukide karlisten erretratuak burutu baizituen Bourgesen eta Lyon inguruko “Le Sabliere” bere etxean. Don Carlosek, esker onez, "Babesaren Bizkonde" izendatu zuen 1845.ean.
1848.ean kontsul izateko bidea hasi zuen eta Frantziako kontsul-orde hautatu zuten Alicanten. 1857.ean aldaketa eskatu eta Frantziako kontsul hautatua izan zen Donostian. Bertan bizitako 16 urteetan bere pintura zaletasuna lantzen jarraitu zuen, hiria eta inguruetako paisaien irudi ugari eginez. Probintziako loreei arreta berezia eskaini zien, kalitate haundiko irudiekin hiru album osatuz.
Didier Petit de Meurville Biarritzen hil zen 1873.ean.
Bilduma.
Bere lanen zati nagusia bere sendiak gorde zuen eta hiru belaunaldi beranduago, Satrústegui Petit de Meurville familiak Gipuzkoako Foru Aldundiari saldu zion bilduma.
Bilduma eder honen zabalkundea aurrez hasia zuen familiak 1994.ean Fernando Altubek 1857-1873 Guipuzcoa – San Sebastián. Didier Petit de Meurville liburu ilustratua argitaratzen laguntzean.
[Pasaiako itsasadarraren zati ikuspegia]. Petit de Meurville. Irudiaren iturria
Foru Aldundiak 2002ean erosketa egin ondoren, bildumaren difusioa areagotu zen. Lehenik XIX. mendeko albuma proiektuaren bitartez 500 margolan baino gehiago digitalizatu eta Foru Aldundiaren web orrietan jendearen eskura eskainiz. Hauetatik, Gipuzkoako flora osatzen duten bildumarekin erakusketa birtuala aurkeztu genuen 2007an. 2009.ean Zumalakarregi Museoak, Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxearekin eta Boloniako Risorgimento museoarekin elkar lanean, Loreak asmatzen: naturzale europarrak Euskal Herrian. Petit de Meurville-Pietro Bubani aldi baterako erakusketa antolatu zuen. Bertan margolari frantsesaren Gipuzkoako landareen albumak ikusteko aukera izan genuen.
Gaur aurkezten dugun liburu honek egileak karlismoarekin izan zuen gertutasunaren testigantza eskaintzen digu.
Don Carlos Borboikoa. Didier Petit de Meurville. Irudiaren iturria
Montemolingo kondea. Didier Petit de Meurville. Irudiaren iturria
Cabrera jenerala. Didier Petit de Meurville. Irudiaren iturria
Cabrera jeneralaren bi arrebak. Didier Petit de Meurville. Irudiaren iturria