10. ekimena

Borbon eta Austria-Esteko Don Carlos, Carlos VIIren erretratu kromolitografikoa. Carlos Vazquez margolariaren irudia.

Carlos VII. Carlos Vazquez

Piezari buruz:

Godofredo Engelman inpresore alsaziarrak patentatu zuen «kromolitografia» 1835 inguruan. Teknika honen bitartez litografia koloretan erreproduzitzen da. Teknika berri honek izugarri zabaldu zuen irudia gizartean. Jende askok lehen aldiz ikusi ahal izan zituen artelanen, urrrutiko paisaien, jantzien, landare eta animali bitxien koloredun erreprodukzioak. Teknika hau erabakiorra izan zen kultura eta ezagutzen difusio eta jendarteratzean.

Carlos VII.aren erretratu hau 1905ean datatua dago eta Bartzelonako Gerónimo Bordas, editoreak argitaratua da.

 

Egileari buruz:

Carlos Vázquez Úbeda (Ciudad Real,  1869-Bartzelona, 1944) margolari, ilustratzaile eta kartelgilea izan zen.

Carlos Vazquez

1897ko Parisko Saloian erakutsi zuen “La Bendición de la comida” artelanak lehen saria jaso zuen Bartzelonako Arte Ederren erakusketan eta Arte Modernoko Museoak erosi zuen.

Orduan joan zen  Veneziara eta, besteak beste,  Borbongo Don Carlos, Berta bere emaztea eta Jaime semea erretratatu zituen. Don Carlosen ganbera margolari hautatua izan zen.

Piezaren ibilbidea:

Zugasti familiak 2016an Zumalakarregi Museoari dohaintzan utzia. Kromolitografia familia honen Amasako Arantzabi baserrian agertu zen.

Arantzabi

Baserri hau XX. mendean zehar ospe haundiko jatetxea izan zen.

Erretratuari buruz:

Borbon eta Austria-Esteko Don Carlos karlisten laugarren erregegaia izan zen.  Laibachen jaio zen , egun Ljubljana, austria-hungariako inperioan, 1848an. Borboiko Carlos Maria Isidroren biloba, bere aita Juanek ordezkatu zuen Borboi eta Braganzako Carlos Luis, Carlos VI.ena, erregegai karlista bezala. Baina Juan liberalegia agertu zelako Beirako printzesak, Carlos Maria Isidroren alargunak, bere aitaren  ordez erregegai izatea proposatu zuen 1863.ean zabaldutako Carta a los españoles aldarrikapenean. Bere aitaren abdikazioa ez zen 1868ra arte iritsi baina berak 1866tik aurrera bere gain hartu zuen karlismoaren buruzagitza. Aukera berria izan zuen 1868ko iraultza ostean, Isabel II tronu gabetu eta Saboiako Amadeo  errege hautatu zutenean.

 Carlos VII

Orduan Bigarren kalistaldiak eztanda egin zuen (1872-1876) eta bera izan zen Carlos VII bezala buruzagi militarra. Porrota jaso zuen beste Borboiak berriz ere, Alfontso XII.enarekin 1875.ean tronua hartu zutenean. Hala ere karlistek Don Carlos erregegaitzat  izaten jarraitu zuten 1909an hil zen arte.

Gure Youtubeko kanaleko bideoan informazioa ere topatu dezakezu