“Musealiak: ondare gunea” partekatutako proiektua da, ondarea denok egiten dugulako.
Zergatik hautatzen ditugu eguneroko bizitzako hainbat objetu etorkizuneko belaunaldientzat gordetzeko eta besteak ez?
Zergatik erabilgarria ez den kafetera bat sar daiteke museo baten bilduman?
Gai hauek, zalantzarik gabe, etorkizuneko gizartearentzat baliagarri izango dena salbatzen diharduten museo eta ondare zentroen funtzioen barruan daude. Baina ez da soilik beraien ardura, edonork oinordetzan jaso duen kultur ondarea ezagutu eta zaindu behar du.
Proiektu honek ondarearen profesionalek egiten dugun lana ikustaraztea du helburu, museoetako bildumak gizarteratzea. Ondare kolektiboa gizarteratzea sustatu eta kultur ondarea kontserbatzea denon ardura dela azaltzea. Aldi berean, gizartearen kohesioa indartzeko oinarrizkoa den identitatearen elementu nagusietakoa dugun kultur ondarea zabaltzea dugu helburu.
Musealizatze prozesua ez da soilik objektu bat hautatu eta museoko bitrina batean jartzea. Horretarako objektua ikertu, dokumentatu eta gizartearen testigantza bihurtuko dugu, honela, kultur ondare kolektibo bilakatuz.
Helburuak:
- Museoan aurkeztu aurretik objektu baten ibilbidea erakutsi hautapenetik hasi eta kultur ondare bilakatu arte.
- Ondare kolektiboa eraikitzearen ideia sustatu.
- Gizartea kultur ondarearen balioaz sentsibilizatzea.
- Oinordetzan jasotako ondarea babesteko ohiturak sustatzea.
- Haizemaile tolesgarria, bolizko ziriekin, tailatuta eta grabatuta. Zetazkoa da, Didier PETIT de MEURVILLEk bi aldeetatik guaxean pintatua. 1864. Zumalakarregi Museoa, 2019-12-20 // 2020-03-08
- Haizemaile tolesgarria, nakar zizelkatuko hagak dituena (13+2), perlaz eta beste motibo batzuez apaindua. Aman Cyboullek (1822-¿?) margotua. Zumalakarregi Museoa, 2020-03-10 // 2020-10-30
- Adrian Azpiazu Ayestarena izan zen Mikelete jantzi osoa. Beroki kapadun urdina, galtza gorri eta txapela gorriaz osatua. Zumalakarregi Museoa, 2020-11-18 // 2021-05-30.
- Golde muturra eta tupina. Zumalakarregi Museoa, 2021-08-18 // 2021-12-10.
- Isabel II erregina. Eugenio Azcue.(Orio, 1822 - Donostia - San Sebastián, 1890) 2021-12-20 // 2022-04-06
- Zumalakarregiren jaiotetxea. Casa nativa de Zumalacarregui en Ormaiztegui”. 1925. Gregorio Hombrados Oñativia (Zarautz, 1902 - Tolosa 1978). 2022-04-06 // 22-07-28
- John Frederick LEWISen grabatua “A Spy of the Christino Army brought before the Carlist General-In-Chief Zumalacarregui”. Frederick Christian LEWIS eta Charles George LEWISek grabatua, 1841. 2022-07-28 // 2022-09-28
- “Chacó” edo “morrioi” bezala ezagutzen den burukoa, Albizturko Goikoetxean gordetakoa, Manuel Laskibar eta Ezeiza (1806-1871)-rena zen, 1827.ean Boluntario Erregetiarren kapitain izendatua. Laskibar familiak egindako dohaintza. 2022-10-28 // 2023-02-10
- XX.mende hasierako eskontza soinekoa. Jabea Jesusa Arratibel Dorronsoro izan zen, Lakuntzan 1894an jaioa. Nahiz eta ezkontzako data zehatzik ez izan, 1912 edo 1914 urteen inguruan izango zela uste da.
Angela Urrestarazuk, soineko jaberaen bilobak, egindako mailgua. 2023-02-14 / 2023-04-17
- Carlos VII.aren erretratu hau 1905ean datatua dago eta Bartzelonako Gerónimo Bordas, editoreak argitaratua da. Egilea, Carlos Vázquez Úbeda da (Ciudad Real,1869-Bartzelona, 1944). Amasa, Bilabonako Zugasti falimiak egindako dohaintza. 2023-07-31 / 2023-09-30
- Porcelanas de Pasajes enpresak egindako luma-ontzia. 2023-10-20 / 2023-02-20
-
Karlos V.aren eta Frantzian lagun izan zituen jeneralen erretratu-liburua.
“D. Teresa de Braganza. Bourges, 22 janvier 1840.”. Egilea, Didier Petit de Meurville. Gordailuan jasoa dagoen bilduma. 2024-04-22 / 2024-07-10
- "Landscape Map of the intermediate country from San Sebastian to Irun, Hernani, Fuenterabia and Passages By Captain Addesley W. Sleigh". (Donostiatik Irunera, Hernanira, Hondarribira eta Pasaiara bitarteko herrialdearen paisaia-mapa). Egilea, Adderley Willcocks Sleigh kapitainak egina. Oleaga-Pont (Bilbo) bilduma pribatua. 2024-07-10 / 2024-12-10