Atzerritarren laguntzen desorekak eta, bereziki, karlisten hiriak bereganatzeko ezinak erabat baldintzatu zuten gerraren emaitza.
Atzerriko laguntza
Karlisten laguntza
Potentzia absolutistak karlistei diru laguntzak eskaintzera mugatuko dira, Europako burtsetan eros zitezkeen bonoen bitartez. Bestalde karlistek bolondres atzerritar gutxi batzuren laguntza izan zuten. Hauen artean bere esperientzia idatzia utzi zigutenak.
Liberalen laguntza
Liberalek Europako potentzia liberalekin sinatu zuten Aliantza Laukoitza deituriko hitzarmena. Honen ondorioz Britainiarrek, bere itsas-armadaren bitartez,kontrolpean jarri zuten kostaldea, karlisten arma sarrerak ekiditeko. 1835ean britainiarrek eta frantsesek Atzerritar Lejioak bidali zituzten gerran parte hartzera, eta portugaldarrek tropa erregularrak, beti ere liberalen alde.
Hiriburuak
Bilbo eta Gasteiz lehen egunetan karlisten menpe egon baziren ere Lehenengo Karlistaldiaren ezaugarrietako bat hiriburuak liberalen esku egotearena da. Bazeuden karlistak hiri-buruetan, baina goarnizio militarren egoitza izateak (Donostia eta Iruñea) eta karlisten konkista saio ustelek (Bilbo bereziki) liberalen eskutan mantendu zituzten. Gainera, herrialde bakoitzeko liberalen babesleku bihurtu ziren. Zumalakarregiren kanpaina arrakastatsuaren ondoren, 1835etik aurrera, hiriburuek karlisten blokeoa jasan zuten, baita setioa ere zenbaitetan, baina menperatu ezinak hauen porrota suposatu zuen.
Gerraren nekea
Gerraren luzeak Euskal Herria ahitua zuen. Baionan atzerriratutako zenbait euskal jauntxo liberalek bakearen aldeko proposamen bat aurkeztu zioten Muñagorriri: Bakea eta Foruak.
Bakea
Muñagorriren ekimenak porrota ezagutu bazuen ere, urtebete beranduago, 1839ko abuztuan, Bergaran sinatu eta gerraren amaiera suposatuko duen hitzarmenak oinarri bera izan zuen.