Zumalakaregitarrak eta bere garaia
Jada kolokan zegoen oreka sozial, politiko eta ekonomikoa hankaz gora jarri zuen liberalismoak. Aldaketa zakarregia izan zen era baketsuan emateko, eta noblezia txikia banandu egin zen. Hala gertatu zitzaion Zumalakarregiren familiari ere. Batzuek tradizioari heldu zioten bitartean besteek bide berriak urratu zituzten.
Tomas Zumalakarregi hamalau anai-arreben azkenaurrekoa zen. Aita bezala eskribau izan zedin erabaki zuen familiak. Seguruenik gurasoenaren antzeko bizimodu lasaia eramango zukeen, gerrak patua aldatu izan ez balio.
Zumalakaregitarrak eta bere garaiaIzan ere , gerlari ospetsu bilakatu zen arte, Migel Zumalakarregi, anaia zaharrena zen gehien nabarmendutako senidea. Liberal moderatua izaki, Cadiz-eko Gorteetan partaide eta 1812ko Konstituzioaren egiletariko bat. Donostiako alkate, senadore eta Grazia eta Justizia ministro karguak bete zituen.
XVIII. mendearen bukaeran Antzinako Erregimenaren eta Liberalismoaren artean hasi zen gatazkak Zumalakarregiren bizitza osoan jarraitu zuen. Burgesiak borroka egiten zuen monarkiaren aginte absolutua mugatu eta nobleziaren eta kleroaren pribilejioak ezabatzeko.
Lehenengo Karlistaldiaren aurrekariak
Aurrez bizitako borroka ugariek Euskal Herria Karlistaldirako girotu zuten. Batetik ekonomia eta gizarte krisialdia, bestetik protagonistetako asko eta askoren esperientzia militarra eragin zuten.
Foruak
Euskal Herrian Aintzin Errejimenaren alde egoteak Foruen defentsa suposatzen zuen. Foruak ziren Espainiako erreinuan geratzen ziren legedi berezi bakarrak. Horregatik bihurtuko da Euskal Herria Karlistaldiaren borroka gune nagusia.
Arazo dinastikoa
Lehen Karlistaldiak arazo dinastikoagatik egin zuen eztanda, Fernando VII.ak anaia Carlos baztertu eta alaba Isabel oinordeko izendatu zuenean.
Don Carlos erregegaiaren ezpatak eta erregetzarako bidea moztu zion legea, “Pragmática Sanción” delakoa.
* Kapare: Foruen arauera, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle guztiak kapareak zire, hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak.