Museoaren bildumak Lehen Karlistadaren eduki adierazgarriek osatzen dituzte: badira Zumalakarregi eta bere familiaren objetu pertsonal eta militarrak; garaiko armak eta uniformeak; prefilatelia eta numismatika gaiak; garrantzi handiko agiri multzoak, eskutitz sailak, gai desberdinei buruzko txostenak, proklamak; prentsa; grabatu, akuarela, olio eta beste irudi gai ugari; fondo bibliografikoak, XVIII, XIX eta XX. mendeko idazlan biografiko, zientifiko eta orokorrak; fondo kartografikoak, plano, mapa eta atlasak.