Pieza bidaiariak

Gordailuak eta Aldundiaren museoek -Zumalakarregi Museoa, Igartubeiti Baserri Museoa eta Untzi Museoa- bultzaturiko ekimena, Gordailuan gordetzen den ondare higigarria ezagutzera emantea helburu duena. Museoek bere zentroetan ikusgai jarriko dituzte, aldi baterako erakusketen edota programa berezien bidez.

Gordailua Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa da. Irunen dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumen funts higigarriak biltzen ditu, baita Gipuzkoako beste entitate batzuenak ere, hala nola, San Telmo Museoarenak eta Kutxa Fundazioarenak. Gainera, Zaharberritze Tailer bat ere badu, pintura, eskultura eta harrizko materialetan espezializatua.

 

ZUMALAKARREGi Museoa

Made in Ormaiztegi: Garapen industrialaren eredu bat aldi baterako erakusketaren barruan lau Pieza Bidaiari ditugu. (Otsailaren 25etik maiatzaren 15a arte ikusgai).

-Bainuontzia

-Garbiontzia

-Ur-pitxarra

-Konketaren euskarria

------------------------------------------------------

Europako Ondarearen Jardunaldien harira, honako pieza izango dugu museoan urriak 15etik abenduak 4ra arte:

-Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" margolana

 

Igartubeiti Baserri Museoa

Oraingo honetan, Txorimalo erakusketa antolatu dugula eta, Gordailuatik Baztango txorimaloa, "Kalaka" bertako hitzetan ekarri dugu Igartubeiti Baserri Museora. 

Kalaka. Baztango txorimaloa. 

 

UNTZI MUSEOA

"Bakailaoaren arrantza, ur handiak":