Zumalakarregi Museoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da.
ZEREGINA:
Museoa Euskal Herriko XIX. mendea ezagutu eta gozatzeko erreferentziazko ikerketa eta dibulgaziorako zentroa da. Gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. mendera egindako bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handien garaia, eta mundu garaikidearen hasiera izan zela kontuan hartuta. Gainera, elkargune bat da, gizarte osoarentzat irekia eta irisgarria, eta eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatzen ditu, ikerketaren, ezagutzaren sorkuntzaren, hezkuntzaren, kontserbazioaren eta historiaren zabalkundearen bidez, diziplinarteko ikuspegi berritzaile batetik betiere.
IKUSPEGIA:
Museoak erreferentziazko erakunde bat izan nahi du, Euskal Herriko historia garaikidea ezagutzeko giltzarria, eta lurraldearen aurrerabide kultural eta sozialaren bultzatzaile gisa jardun nahi du, pertsonekin eta erakundeekin lankidetzan arituz. Erakunde malgu eta ireki batetik, kulturara iristeko eta kulturan parte hartzeko pertsona guztiek duten eskubidea bermatzen laguntzea, eta zentro digital berritzaile gisa nabarmentzea, ezagutzak sortzeko eta transmititzeko aukera berriak esperimentatzen eta aztertzen dituena.
Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVIII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Tomas Zumalakarregi, jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi, politiko liberala.
Museoa, gainera, Turismo Informaziorako Gunea (PITS) da. Bertan, bisitaria norakoari buruz orientatzen da, eta turismo-produktu eta erakargarriei buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen da dohainik.
Nortzuk gara
- Koordinazioa: Lurdes Azpiazu Aizpiolea lazpiazu@k6gestioncultural.com
- Ikerketa saila: Mikel Alberdi Sagardia malberdi@k6gestioncultural.com
- Hezkuntza eta komunikazio saila: Cristina Álvarez Núñez calvarez@k6gestioncultural.com
- Proiektuen saila: Marta Font Cifré mfont@k6gestioncultural.com
- Harrera saila: Ainhoa Saralegi Lorenzo
Harremanetan jar zaitezke, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus e-postaren bidez, telefonoz :+34 943 889 900 edo 659 434 566.
![]() |
|
![]() |