Museotik seiehun metrora dagoen Ormaiztegiko XIX. mendeko trenzubia erreproduzitzen du.
Ikusmen-irritasuna duten pertsonei monumentu ikoniko hori ukimenaren eta beste elementu batzuen bidez hurbiltzen duen maketa da, baina, oro har, irisgarritasun praktika ona da kulturaren esparruan. Monumentuari eta moduluari berari buruzko informazioa Braillen eta audiodeskribapena gehitzeaz gain (QR kodeen bidez lau hizkuntzatan eskura daitezke), informazio historikoa bi hizkuntzatan ere kontsulta daiteke Irakurketa errazean, eta, horrela, pertsona guztiek errazago uler dezakete haren historia.
Modulu honetan, 300 cm zabal eta 40 cm sakon den mahaiaren euskarrian, zubiaren maketa, bi informazio-kartel muturretan eta euskarriaren azpian hiru erretilu ateragarri aurkezten ditugu.
Maketak material bakarra du, plastikoa, 1/100 eskalan, eta 289 cm luzera, 8 cm-ko sakonera eta erdialdean 34 cm-ko garaiera du; horietatik, 26 cm zutabeen altuerakoak dira, eta 8 cm saretarenak. Maketa 300 cm zabal eta 40 cm sakon den mahaiaren euskarrian aurkezten da. Modulua, ingurunearekiko proportzioaren eta tamainaren berri ematen duten bi elementuk osatzen dute: kokaleku duen lurraren profila, Eztanda ibaiaren gaineko harana eta desagerturik dagoen Ormaiztegiko bainuetxearen silueta, jatorrizko kokalekuan.
IKUS IRISGARRITASUNA
Museora hurbiltzen bazara moduluaren deskribapena bertan entzuteko aukera izango duzu. Jarraian audioa.
Ormaiztegiko XIX. mendeko trenzubiaren historiaren audioa
Ormaiztegiko XIX. mendeko trenzubiaren historia makrokarakterretan
IRISGARRITASUN INTELEKTUALA
Ormaiztegiko XIX. mendeko trenzubiaren historia Irakurketa errezean
Zumalakarregi Museoaren ekimena den proiektu hau, Ordiziako Goierri eskolako, 2022-2023 ikasturteko Fabrikazio mekanikoko diseinuko 22 ikaslek egina da, Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin, Begiris elkartearen aholkularitzarekin (Gipuzkoako itsu edo ikusmen urritasuna duten pertsonen inklusioa sustatzeko elkartea) eta Irizar Elkarte Kooperatibaren babesarekin.