Gertu Kultura Gipuzkoa sare inklusiboa da, eta kultura-sustatzaileak, antzokiak, auditoriumak, jaialdiak eta museoak gizarte-sektoreko erakundeekin elkartzen ditu, inguruabar pertsonalak edo osasun-inguruabarrak direla eta kultura-jardueretara joateko zailtasunak dituzten pertsonek kultura eskuragarri izan dezaten.
Gertu kultura plataforman,besteak beste, gizarte-bazterketa arriskuan dauden edo desgaitasuna duten kolektiboetako pertsonentzako programazioa eta jarduerak kontsultatu ahal izango dituzu, kultura-programatzaile ugarirenak, Zumalakarregi Museoarenak barne.
Gertu Kultura Katalunian 2007an hasi zen Apropa Cultura izeneko sare zabalago baten parte da. Erreferentziazko jardunbide egokien programa horrek ezagutzak ematen eta transferitzen ditu modu deszentralizatu batean.