Eguneko ibilbideak taldeentzako Goierrin (>10 lagun)

Eguneko ibilbideak taldeentzako Goierrin

(< 10 lagun)

Foiletoa PDFan

1. Ibilbide gastronomikoa Idiazabal Lurraldean

2. "Burdinaren indarra: Goierritik mundura" ibilbidea

3. "Emakumeak plazara" ibilbidea

 Ibilbideak Goierrin. Mapa

 1. ibilbide gastronomikoa Idiazabal Lurraldean

Ibilbide honen bidez, gure lurraldeko produktu gastronomiko garrantzitsuenetako batzuen jatorria eta ekoizpen-prozesua ezagutuko ditugu: Idiazabal gazta eta taloak. Bisita asteazken batean egiten bada, Ordiziako nekazaritza-azoka famatua , 1512. urtetik egiten dena, ezagutzeko aukera dago.

Asteazkena gomendua

Eguneko ibilbideak taldeentzako Goierrin. Ibilbide gastronomikoa: Idiazabal Luzaldea

 

10:30tan

ORDIZIA

  • Eskualdeko Interpretazio Zentroa

D'elikatuz zentroan, ikus-entzunezko batek Ordiziako nekazaritza-azokaren jatorria eta bilakaera ezagutzeko aukera ematen du.

ASTEAZKENA: AZOKA EGUNA

Ordu eta erdi

3,20 €

  • Azoka (asteazkena)

12:30tan

 

IDIAZABAL

  • Gaztaren Interpretazio Zentroa

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan jaki honen sekretuak erakutsiko dira eta kata-dastaketa bat egingo da.

Gaztandegian Idiazabal gaztaren artisau-ekoizpenaren prozesua azalduko da eta egiten dituzten gazta desberdinen dastaketa egingo da.

Ordu eta erdi

1,75 €

 

8,00 €

16:30tan

 

BEASAIN

  • Errota

XVII. mendean eraikitako errota mugimenduan ikusteko aukera eskaintzen da.

Ordu eta erdi

4,00 €

  • Talo tailerra

Bisitaren ondoren, norberak bere taloa egiteko aukera izango du, eta txokolate edo gaztarekin dastatuko da.

 GUZTIRA

 Egun osoa

 16,95 €

 

Informazio gehiago eta erreserbak:
Goierriko Interpretazioa Zentroa
tel: 943 88 22 90
e-mail: turismo@ordizia.eus

2. "Burdinaren indarra: Goierritik mundura" ibilbidea

Ibilbide honen haria burdingintza da, burdinaren ustiaketa eta ondorengo lana, eskuz zein modu industrialean, baita honen erabilera arkitektonikoa ere. Burdina ezinbesteko erreferentzia dugu euskal historia eta oraina ulertzeko.

Eguneko ibilbideak taldeentzako Goierrin. Burdinaren indarra

10:30tan

ZERAIN

  • Aizpitta Interpretazio Zentroa
  • Labeak eta galeria

Aizpeako meatze gunean zehar mineralaren pausuak jarraituz honen prozesua ikusiko da, horretarako Aizpitta Interpretazio Zentroa, labeak eta galeria bisitatutko ditugu.

Ordu eta erdi

4,00 €

12:30tan

 

BEASAIN

  • Igartzako Monumentu Multzoa: jauregia, errota, burdinola, presa, ermita eta zubia

Igartza Monumentu Multzoan, kultur ondare ezberdinak aurkitzen dira. Erdi Arotik hasi eta gaur egun arte, gizartearen arlo ezberdinak (lanbideak, ohiturak, ...). Burdingintzari dagokionez, burdinola baten aztarnak bisita daitezke, eta burdinolarako oso beharrezkoa zen ura lortzeko erabiltzen zen presa ere bai.

Ordu eta erdi

3,00 €

 

 

16:30tan

 

ORMAIZTEGI

  • Trenzubia

Ormaiztegiko trenzubia Norteko Ferrokarrilaren trazaduraren obrarik garrantzitsuena da. Alexander Lavalley ingeniari frantsesak -Gustave Eiffelen aurrekoa-diseinatu zuen. 18.000tonako laminatutako burdin egitura du, errematxekin lotuta eta lau pilarek eusten dutena, 289m-ko luzera eta 34 m-ko gehiengo altuera duena.

Ordu eta erdi

3,00 €

 GUZTIRA

 Egun osoa

 10,00 €

 

Informazio gehiago eta erreserbak:
Goierriko Interpretazioa Zentroa
tel: 943 88 22 90
e-mail: turismo@ordizia.eus

 

3. "Emakumeak plazara" ibilbidea

Historian zehar emakumeek garrantzia handia izan dute, nahiz eta ez den kontatu izan. Bisita hauetan emakumeak plazaratu nahi dira, beraien historia eta bizipenak kontatuz.

 Eguneko ibilbideak taldeentzako Goierrin. Emakumeak plazara

 

 

10:30tan

BEASAIN

  • Igartzako Monumentu Multzoa: jauregia, errota, burdinola, presa, ermita eta zubia.

Igartzako historiari loturiko emakumeen bizitza eta hauen ekarpenak zeintzuk izan ziren ezagutzeko bisita gidatua.

Ordu eta erdi

3,00 €

12:30tan

 

SEGURA

  • “Hariz Hari, sorgindu hadi” ibilbidea.

Seguran zehar emakumeen historia berrezkuratzen duen ibilbide gidatua.

Ordu eta erdi

4,50 €

 

 

16:30tan

 

ORMAIZTEGI

  • Zumalakarregi museoa

Zumalakarregi museora bisita XIX. mendeko Euskal Herrian protagonista izan ziren emakumeei erreparatuz..

Ordu bete

3,00 €

 GUZTIRA

 Egun osoa

 10,50 €

 

Informazio gehiago eta erreserbak:
Goierriko Interpretazioa Zentroa
tel: 943 88 22 90
e-mail: turismo@ordizia.eus

 

Foiletoa PDFan

Goierri eskualdeko jatetxe, alojamendu eta informazio turistiko gehiagorako, www.goierriturismo.com

Ibilbideak Goierrin