Zumalakarregi Museoa ezagutzera bazatoz aukera paregabea duzu Ormaiztegin bertan edota Goierri eskualdean, naturan jarduerak egiteko paradisua.
ORMAIZTEGI
Herri honen ezaugarririk nabarmenetariko bat trena pasatzen den zubia da. "Pirinioetako Burdinaren bidea" ibilbideko elementua, (Bidearen triptikoa PDF), Euskadiko turismo industrialaren gidan eta Espainiako turismo industrialaren gidan (PDF)
1864ko abuztuaren 15ean inauguratua, Madrid-Paris trenbideko obrarik garrantzitsuena da. Gustave Eiffelen aurrekari batek diseinatua, Alexander Lavalley (1821-1892) injinariak, Ormaiztegi herrian zehar igarotzen den Eztanda ibaiaren harana zeharkatzeko egina. Laminatutako burdin egitura da, errematxekin lotuta eta harlanduz estalitako lau pilarek eusten dutena, 289 m-ko luzera eta 34 m-ko gehiengo altuera duena. Zubi zabal, eroso, arin eta oso segurua. Benetako maisu-lana, burdina erabiliz, orduan eraikuntza material berria eta iraultzailea zena.
Trenaren etorrerak, garraiobide eta teknikaren iraultza ez ezik, ekonomia, gizartea zein ideologiak aldarazi zituen.
Argazkia; Marcos Chamadoira
Trenzubiaren kronologia
Zubi hau 1864. urtean inauguratu zenetik, Madril eta Paris tren bidez lotu ziren eta gure historiaren nondik-norakoak aldatu zituzten. Balio estrategiko ikaragarria izanik, gerrak izan ditu etsai nagusi.
Bigarren Karlistadan 1872-1876, kalte txikiak besterik ez zizkioten eragin.
Inguru horretan, biltegiratze eta igortzeko instalazioak egin zituzten XX. mendearen lehen herenean Zerain eta Mutiloako meatzaritza enpresek. Lointzi bailarako magaletan malda ordenatuan mantentzen dira, Madril-Irun, Norteko ferrokarrilarekin lotuz. Hortik, Pasaiako portura eta handik Europako altzairu lantegietara eramanez. Egun, 4 km-ko bide berdea bihurtutako meatzaritza-trenbidea nabarmentzen da.
Bake garaiek hobekuntza zekarten. 1912.urtean, bide bikoitzarekin osatu zuten, eta, 1928an, elektrifikazioa etorri zen.
Argazkia, Matilde Irizar Salazar funtsa
1936ko Gerra Zibilean, Bergarako Labe Garaietako langileek zubia sopletez moztu zuten, tropa frankisten etorrera galarazteko asmoz.
1941.urtean zubiaren estetika zeharo aldatuko da, trafikoaren igoerak hormigoi armatuzko egitura hutsez egindako lau zutabe gehiago txertatzea behartu bait zuen, hauek zutabe originalekin txandatuz. Baina zubitik igarotzen ziren tren berrien ezaugarri berritzaileak medio, zubiak bete beharreko segurtasun eskakizunak gehiagora joan ziren, eta, ondorioz, zerbitzutik kanpo geratu zen 1995. urtean. Ordutik aurrera, zaharragandik, gehienez ere, 18 metrora eraikitako trenzubi berri batetik desbideratu zen trafikoa.
Argazkia, Libe Fernandez Torrontegi
Trenzubi zaharra Kultura Intereseko Ondasun gisa babestua dago 2003. urteaz geroztik.
Google Street View bidez ikusi
Trenzubiaren kronologia
Museo bertatik eskaintzen dira bisita gidatuak trenzubira.
Bestalde, aipatzekoa da Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea, erabili gabe gelditu den trenbide azpiegitura, bizikleta edo senderismorako errekuperatu den, 4,5 km-ko luzera duen ibilbidea. Barnaola baserritik, Zeraingo meatze barrutiatik eta Mutiloako meatze barrutiatik ateratzen zen burdin mineralaren bilgunea, Ormaiztegiko tren geltokira doana. Bi meatze barrutiatik ateratako materialak inguruko burdinolak hornitzen zituzten eta ibilbide honek mineralak egiten zuen bidea erakusten digu. (Bide Berdearen foiletoa PDFan. Museoan ere jaso dezakezu)
Familientzako zuzendutako orientazio jokoa (Foiletoa PDFan. Museoan ere jaso dezakezu)
Goierriko Meatze gunea (Deskargatu orria PDFan)
Goierri eskualdea (Iturria Goierri turismo)
Goierriko eskualdea, naturan jarduerak egiteko paradisua, 18 udalerriz osatua (Altzaga, Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Ordizia, Segura, Zegama, Arama, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Zaldibia eta Zerain), Euskadiko bihotzean kokatzen da, Gipuzkoa hegoekialdean, Araba eta Nafarroarekin muga eginaz. · Aizkorriko Ataria. Zegama
· Goierri-Basque Highlands · Bide Berdean orientazio jokoa egiteko mapa (familian egiteko aproposa) · Goierriko mapa turistikoa · Goierri-Tolosaldea gida · Goierriko ibilbideak · Goierri Gastronomika · Mutiloa-Ormaiztegi Bide berdea · Autokarabanak · Euskadi Gastronomika · Trail Estazioa · Taxi Goierri · Turismo Irisgarria |
Urola Garaia eskualdea
Gipuzkoa hegoaldean dago kokatuta, Aizkorriko Parke Naturalaren oinetan, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso herriek osatzen dute. · Aikur, Erlen museoa. Urretxu · Antigua, baselizen katedrala. Zumarraga · Burdinaren museoa. Legazpi · Chillida lantokia. Legazpi · Erreizabal, artzaintzaren ekomuseoa. Legazpi · Igaralde, ogiaren txokoa. Legazpi · Igartubeiti Baserri Museoa. Sagardoa egiteko prozesua erakusten duen XVI. mendeko dolarea. Ezkio · Legazpi-Loiola bide berdea (16 km) · Urrelur museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museoa · Legazpi-Loiola bide berdea (16 km) |