9 eta 60 pertsona arteko taldeak
Beharrezkoa da taldekideak gutxienez 9 pertsona izatea eta gehienez
60.
- Museoa edota Ormaiztegiko Trenzubia taldean ezagutzeko, gutxienez 9 pertsonetako eta gehienez 30 pertsonetako taldeak egitea
derrigorrezkoa da, beti arduradun baten laguntzarekin. Beraz, bisita
antolatzerakoan bisita zenbait azpitaldeetan egingo den
zehaztu beharra dago, baita bakoitzarekin arduradun bat etorri behar
dela ere.
- Adibidea: 60 ikasleko talde batek erreserba bakarra
egin dezake, baina baserrira edo Interpretazio zentroa bisitatu ahal
izateko 30 pertsonetako bi taldeetan banatu beharko da, bakoitza
arduradun batekin.
Taldekideen ezaugarriak
Taldekideen baldintza eta beharren arabera, taldeek museoak
eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk eskatu ditzazke,
tailerrak
adibidez.
Talde tarifa ere badago, pertsona bakoitzeko
2 €, sarrera eta bisita gidatua barne. Taldeetako irakasle edo
arduradunentzat sarrera eta bisita gidatua doakoa da. Tarifak
kontsultatu.
Bisita bertan behera uztea
Ahal dugun zerbitzu hoberena eskaini asmoz, antolatutako bisita egiteko
aukerarik ez baduzue, arren eskatzen dizugu erreserba zerbitzuari
lehenbailehen jakinaraztea bisita bertan behera uzten duzula.
943 88 99 00 telefonora dei dezakezu asteazkenetik igandera 10:00
-14:00 / 16:00 - 19:00.