Erreserbarik gabeko bisita komentatuak
Bisita komentatua eskaintzen dugu banaka (talderik ez, 9 pertsona baino gutxiago) eta ez dute zertan aurrez erreserbarik egin behar.
- ERAKUSKETA IRAUNKORRA. Zatoz eta esploratu ezazu XIX. mendeko Euskal Herrian.
- TRENZUBIA. Aukeratu trenzubiko bisita gidatua. Alexander Lavalley (1821-1892) ingeniari frantziarrak diseinatua, 1864an inauguratu eta Madril-Paris lotzen dituen burdinezko trenzubia.
Bisita komentatuak eskaintzen ondorengo ordutegi eta hizkuntzatan:
Asteartetik larunbatera, biak barne:
- 11:00etan: gazteleraz
- 12:30etan: euskaraz
- 17:00etan: euskeraz edo gazteleraz, bisitarien arabera.
Igande eta jai egunetan:
- 11:00etan: gazteleraz
- 12:30etan: euskeraz
Bisita komentatuak erreserbarekin
Taldeko bisita batetako eskaera egiteko Erreserba zerbitzuarekin ipini behar da harremanetan. Nahi baduzu jar zaitezke mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera idatiz edo deitu telefonoz :+34 943 889 900 (ordutegia), ondorengo informazioa azalduz:
- Familia, lagun taldeei, baita ikastetxe, euskaltegi, elkarte eta hirugarren adineko taldeei zuzenduak (gehienez 9 kide).
- Eguna eta ordua.
- Kontaktua.
Bisita bertan behera uztea
Ahal dugun zerbitzu hoberena eskaini asmoz, antolatutako bisita egiteko aukerarik ez baduzue, arren eskatzen izugu erreserba zerbitzuari lehenbailehen jakinaraztea bisita bertan behera uzten duzula.
Bisita komentatuen tarifak
Bisitak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez egiteko aukera dago. Tarifak:
- A, B (hezkuntza taldeak ez ezik) eta C Tarifetako taldeak: 1 € pertsonako
- Hezkuntza Taldeak: 2,5 € , ostegunetan 1 € pertsonako.