"Gure Ondarea" tailerra
Nori gomendatua: LH5
Iraupena: Tailerraren iraupena ikastetxearekin zehaztu daiteke. Gutxienez ordu eta erdiko saio 1 eta gehienez 3 saio.
Metodologia: Edukiak Ondare Hezkuntzaren bitartez lantzen dira, ondarearen kontzeptua banakakotik abiatuz kolektiboraino ikusten da.
Helburu espezifikoak: Ondarearen esanahira hurbildu eta sentsibilizazioa eta errespetua sortu partaideen gertuko inguruarekiko.
Konpetentziak: Ondare natural eta kulturalekiko errespetua, eta honen kontserbazioarekiko interesa.
Deskribapena:
Ondarearen esanahia bakoitzaren esperientzia pertsonaletik hasita lantzen da. Gertutasun hori lortzen denean, taldearen ingurunearekin lotura bilatzen saiatzen da, ondareari buruz hausnarketa sakonagoa eginez. Kontzeptu honetan museoaren eginkizuna, bere bilduma, bere ondare historikoa, tresnak eta espazioak, etab. lantzen dira.
* Programa hau hezkuntza maila bakoitzaren beharren arabera lantzen da.
"Guztiok gara migratzaile" tailerra
Nori gomendatua: LH6 eta DBH1
Iraupena: Epe luzeko proiektua. Gutxieneko 5 saioetatik hasi eta ikastetxe zein irakasleak erabakitzen duen arte luza daiteke.
Metodologia: Ikasleak Migrazio kontzeptura hurbiltzeko edukiak lantzen dira, saiotan teoria ikasiz gero elkarrizketen bidez praktikan jarri ahal izateko.
Helburu espezifikoak: Migrazioa gizakiari datxekion elementu moduan aurkeztea egunerokotasunean eragina duten gizarte fenomenoekiko hausnarketa kritikoa sustatuz.
Konpetentziak: Kontzientzia sortzea, ikaskuntza sustatzea, sentsibilizazioa, gogoeta garatzea, ikuspuntu berriak hurbiltzea, pentsamendu kritikoa indartzea eta ikerketa baliabideak ezagutzea.
Deskribapena: Migrazioaren gaiaren hurbilketa bat egin, ahozko historiaren, eta eduki historikoen bitartez. Proiektua garatzeko baliabide didaktikoak eskaintzeaz gain, museoak dinamizatuko du saioa. Sei ataletan bereizitako material didaktiko bat garatu da honetarako. Bertan baliabide audiobisualez gain, lan materiala ere izango da. Taldearen adinera egokitutako material gehiagarriaren bidez dinamika ezberdinak gauzatuko dira.
* Programa hau hezkuntza maila bakoitzaren beharren arabera lantzen da.