Maleta didaktikoak XIX. mendera bidaiatzeko aukera ematen duten eta jolas-jarduerak dituzten erakusketa txikiak eta doakoak dira.
"Feillet ahizpen Maleta Didaktikoa" eskeintzen dugu. Hélène & Blanche FEILLET: emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" 2015ean ekoiztutako aldi baterako erakusketaren osagarria da.
Maleta didaktikoak doan uzten da hilabetez. Bidalketa-gastuak eskatzen dituenaren kontu izango dira.
Garaiko pinturan aitzindari izan ziren Hélène eta Blanche Feillet ahizpen lanen bitartez XIX. mendeko Euskal Herriaren aurkezpena.
Nori gomendatua: Lehen Hezkuntzatik aurrera.
Helburu espezifikoak: Feillet ahizpenlanak ezagutaraztea, bi artista aitzindari XIX. mendeko Euskal Herrian
Konpetentziak: Pentsamendu sortzailea garatzea.
Deskribapena:
Maletaren edukia hiru karpetatan banatuta dago:
- 1. Karpeta: 10 ilustrazio. Hélène y Blanche Feilleten lanak.
- 2. Karpeta: garaiko 6 egileen erreprodukzioak.
- 3. Karpeta: Hutsik, egindako lanak sartzeko.
- Artelanak zintzilikatzeko soka eta txintxetak.