Zumalakarregi Museoko Hezkuntza Programak, gaur egungo gizartea ulertzeko eta ezagutzeko asmoarekin, XIX. mendean zehar ibilbide dinamikoak eskaintzen ditu.
Zumalakarregi Museoko Hezkuntza Proiektuaren asmoa elkarrizketa soziala eta ideien trukea bultzatzea da gai eta ikaskuntza-prozesu berrien bitartez, baita ere pentsamendu kritikoa sorraraztea eta gure ingurunearekiko konpromisozko jarrera arduratsua hartzea.
Beraz, gure programen bitartez, balio desberdinak zabaldu nahi ditugu:
- Ondarearekiko errespetua eta sentsibilizazioa
- Jarrera kritikoa
- Edozein gatazka armaturen inguruko gogoeta
- Sormena
- Behaketa aktiboa
- Berdintasunarekiko errespetua
- Jakin-mina
- Historia ezagutzearen eta hedatzearen garrantzia
Proiektu hau etengabe eraikitzen ari da, parte hartzeari irekia dago eta guztiei zuzendua dago: ikasleei, irakasleei, familiei, helduei, haurrei, hirugarren adineko pertsonei, premia espezifikoak dituzten pertsonei, kolektiboei, elkarteei eta taldeei.
2024-2025 ikasturteko Zumalakarregi museoaren Hezkuntza eskaintza