Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak 2012an ekin zion herriko Elegante Egunean XIX.mendera bidaiatzeko ideiari. Lehen pausua garaiko janzkerak aurkezten zituen irudi proiekzio bat izan zen eta 2012ko Ander Deunaren jaietan ikusgai egon zen museoan bertan.
2013an, aurrera pausu bat gehiago eman zuen, eta herritarrei jantzi Eduardianoak josi eta Elegante Egunean janzteko proposamena egin zien. Horretarako, hitzaldi, erakusketa zein josteko tailerrak antolatu ziren. XIX.mendeko eleganteen I. bilkuran 40 bat lagunek parte hartu zuten.
2014 honetan, eta lehen edizioko arrakasta ikusita, egitasmoarekin jarraitu eta herrian zabaltzea da helburua, egitasmo partehartzaile hau ahal bezain beste indartuz. Honela, herritarren, komertzioen zein elkarte eta erakundeen inplikazioa lortu da eta poliki bada ere, herri osora zabaltzen doan egitasmoa da.
Ondorengo argazki eta bideoekin egitasmoa martxan hasi zenetik gaur arte egindako lanketaren nondik-norakoak ezagutuko dituzue, modu grafiko eta laburrean.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
2014
XIX.mendeko eleganteak. JANTZIEN ESKULIBURUA
BLOG. XIX.mendeko Eleganteen bilkura. HERRI BILERA DEIALDIAK.
BLOG. XIX.mendeko Eleganteentzako GOMENDIOAK. Link, bideo eta irudi bilduma interesgarriak.
Elegante egunerako XIX. mendeko osagarriak egiten ari dira Ormaiztegin from GITB on Vimeo.
2014ko XIX.mendeko Eleganteen II.bilkurarako osagarriak egiteko ikastaroa. Goierri Irrati Telebista.
Azaroaren 22an, Ormaiztegin, XIX.MENDEKO ELEGANTEEN II.BILKURA ospatu dugu.
Pasa den larunbatean XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura ospatu zen Ormaiztegin, herriko Elegante Egunaren barruan. Aurtengoan parte-hartzea bultzatu da bereziki, eta herri osoan zehar zabaldu da ekimena. Herritar zein merkatarien artean.
Ormaiztegin azaroaren 22an ospatu genuen 'XIX.mendeko Eleganteen II. Bilkura'ra aurkezteko prentsa aurrekoa antolatu genuen. Bertan parte hartu zuten egitasmo parte-hartzaile honetako kideetako batzuk: Axun Mendizabal (jostuna), Kontxi Simon eta Nekane Peralto (artistak), Marijo Arana (merkataria) eta Lurdes Azpiazu (Zumalakarregi Museoko koordinatzailea).
Bideoa: Goierri Irrati Telebista.
Euskal Irrati Telebista (EITB). Euskal Herria Zuzenean programa. (EHZ)
Bideoa: Goierri Irrati Telebista.
GURE ESKERRIK BEROENAK EGITASMO HAU AURRERA ERAMATEKO LAN EGIN DUTEN PERTSONA PARTE-HARTZAILE, LAGUNTZAILE eta BABESLEEI. 2014an ospatutako XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura Ormaiztegin.
Babeslea: Ormaiztegiko Udala,
Parte-hartzaileak
· Axun Mendizabal, jostuna
· Artisten lan taldea
· Garaiko kotxeen taldea
· Anacrónicos Recreación Histórica Elkartea
· Angel Elorza, argazkilaria
· Okindegiak: Aintziñe eta Pagosa
· Ileapaindegi eta estetika zentroak: Arantxa, A&M, Itsaso, Leun eta Nekane Moreno
· Dendak: Iñaki Autozerbitzuak, Iris eta Estankoa.
· Arraindegia: Josetxo
· Farmazia: Odriozola
· Tabernak: Arana, Arantxa, Itxune, Murua, Usoa Txistu, Zipotz eta Jubilatuena
Laguntzaileak:
· Tabernak: Eitza, Zumarraga,Motz, Urretxu
· Itxune pentsioa
· Eitzako Jai Batzordea, Zumarraga
· Ormaiztegiko Gazte Asanblada
· Kuko jatetxea
PINTXO ELEGANTEEN I.LEHIAKETAKO SARI BANAKETA. ZORIONAK guztiei eta eskerrik asko parte hartzeagatik!
Pasa den larunbatean, azaroak 22, Ormaiztegin ospatutako I.Pintxo Eleganteen Lehiaketako sari banaketa ospatu genuen azaroaren 27an, arratsaldez.
- PINTXO ONENAREN SARIA, Itxune Jatetxeak jaso du, Boletus eta Bakailao konfitatua tostada pintxoarekin. Sari hau herritarrek egindako bozketa bidez aukeratua izan da. Datorren astean zehar pintxo irabazlea dastatzeko aukera izango dute Itxune Jatetxera gerturatzen direnek.
Pintxo lehiaketako irazbaleak, Marcos eta Carol (Itxune Jatetxea) eta antolatzaile izan den Zumalakarregi Museoko koordinatzaile Lurdes Azpiazu. | Boletus eta Bakailao konfitatua tostada pintxo irabazlea.
- BI LAGUNENTZAKO OTORDUAREN IRABAZLEA, Miren Macaya izan da. Herri bozketan parte hartu zuten pertsona guztien artean egindako zozketan berak irabazi du Ormaiztegiko Kuko jatetxean bi lagunentzako otordua.
Miren Macaya, herri bozketako zozketako irabazlea eta egitasmoa babestu duen Ormaiztegiko Udaleko alkatea, Rosa Mari Urkia.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
2013
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak 2012.urtean hasitako martxan jarritako 'XIX.mendeko Eleganteen Bilkura Ormaiztegin' egitasmoaren lehen edizioa (urte bereko martxoan hasi eta abendura bitartean) laburbiltzen duzuen argazki sortarekin osatutako aurkezpen bideoa.
XIX.mendeko Eleganteen I.bilkurako promozio kartela.
2013ko XIX.mendeko Eleganteen I.bilkura. Argazkia: Angel Elorza.
XIX.mendeko Eleganteen I.bilkura Ormaiztegi. Argazki bilduma
XIX. mendera begira Elegante egunean from GITB on Vimeo.
2013ko XIX.mendeko Eleganteen I.bilkura. Bideoa: Goierri Irrati Telebista
ESKER ONAK KOLABORATZAILE, PARTE-HARTZAILE ETA LAGUNTZAILEEI. 2013an ospatutako XIX.mendeko Eleganteen I.Bilkura.
XIX.mendeko Eleganteen I.Bilkura hau antolatzen lagundu duten erakunde zein banakakoei eskerrak emateko aprobetxatu nahi genuke:
- Anacrónicos Recreación Histórica elkartea eta bertako kide diren Itziar Ormaechea eta Nuria Cortés;
- Ormaiztegiko Udala;
- Ormaiztegiko Asun Mendizabal, Urretxuko Pakita García eta Zumarragako Pili Gonzalez jostunak;
- Photomuseum Argazki eta Zinema Euskal Fundazioa Museoko lagunak;
- Ormaiztegiko Angel Elorza argazkilaria;
- Ormaiztegiko Luzio Iraeta eta Kontxi Simon;
- Alaitz Alvarez (Ormaiztegi) y Nekane Moreno (Zaldibar) makilatzaileak;
- Ormaiztegiko jostunen taldea,
- Zumarraga eta Urretxuko jantzi dendak: MM Mentalia Sport, Kuttun Lentzeria, Laskurain Jantzidenda eta Crisys, Mujer de moda
- Donostiako Almacenes Ciprian.
- eta egitasmoan parte hartu zuten lagun guzti-guztiei.
Eskerrik asko guztiei.
XIX.mendeko eleganteen I.bilkura Ormaiztegin 2014 egutegia.
------------------------------------------------------------------------------------------------------