Museoen Nazioarteko Eguna 2017

Zumalakarregi Museoak ireki zen urtetik, 1989an, urtero ospatu ohi du Museoen Nazioarteko Eguna. 2017ko MNEko leloa hauxe da "Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan"

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko egingo ditugun jarduerak:

  • Maiatzak 19, ostirala, 17:00etan.
    Ormaiztegitik Gynkana.
    Urtero bezala, Ormaiztegitik Gynkana bat egingo dugu 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, aurtengo gaiarekin eta XIX. mendeko gaiarekin lotuta. Doan.
  • Maiatzak 20, larunbata, 16.30-18.30.
    Zergatik oihukatzen du “Guernica”k? Tailerra.

    Gernikako bonbardeaketaren 80.urteurrenaren inguruan, tailer hau egingo dugu, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta,  non gerraren ondorioak eta haurren eskubideak landuko ditugun. Doan.

  • Maiatzak 20 eta 21 , larunbata eta igandea . Ate irekien jardunaldia
    Zumalakarregi Museoko sarrera eta bisita gidatua doan izango da.
    Bisita gidatuak:
    11:00etan euskaraz
    12:30etan gazteleraz
    17:00etan euskaraz edo gazteleraz

Aurrez izen-ematea derrigorrezkoa da 943889900 edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus . Kopuru mugatua.