Museoak ondorengo egitaraua prestatu du 2015ko maiatzean adin eta mota guztietako publikoarekin Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz.
- Maiatzak 15, ostirala, 16:30-18:30
GINKANA
XIX.mendeko gaiak eta jasangarritasun gaiak landuz, ginkana egingo dugu, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, arratsaldeko 16.30etatik aurrera museoan. Parte hartzaile guztiek oparia jasoko dute. Aurrez izen-ematea. komenigarria da. Plaza mugatuak.
- Maiatzak 16, larunbata, 16:00-18:00
BIRZIKLAVIEW, PAISAIAREN ERALDAKETA taillerra.
Industria ingurunean sortutako hondakin elementuekin sortutako lanetatik abiatuz eta jasangarritasunaren ikuspegitik, paisaia industrialaren bilakaeraren eta aldaketen inguruko hausnarketa egingo dugu, industrializazioak paisaian nola eragin zuen jabetzeko. 5 urtetik gorako haurrei eta hauen gurasoei zuzendua. Aurrez izen-ematea komenigarria da. Plaza mugatuak.
- Maiatzak 16 eta 17, larunbata eta igandea
ATE IREKIEN JARDUNAKDIA
Zumalakarregi Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.
Bisita gidatuak:
11:00etan: euskaraz
12:30etan: gazteleraz
17:30etan: euskaraz edo gazteleraz, bisitarien arabera.
euskeraz
PANEL PARTE HARTZAILEA
Gizarte jasangarri baterako Museoa. Lagundu gaitzazu hobetze!
Gure praktikak hobetzeko ideiak partekatu eta gastronomi produktu baten zozketan parte hartuko duzu.