Museoak ZU entzun nahi zaitu! ONLINE Jolasa. MNE

Bidal iezaguzu etorkizuneko museoengandik espero duzuenari buruz duzun iritzia aurkezten duen bideo edo audio bat eta zure ahotsak merezi duen oihartzuna izango du. Guztiok gara museo, eta gure ondarearen isla izan dira, dira, eta izango dira. Bai, gurea. Horregatik behar dugu zure laguntza. Nor zu baina hobeto etorkizuneko museoei buruz espero duzuna azaltzeko.

Maiatzak 18tik Ekainak 3ra bitartean

XVIII. mendeko egongeletan publiko zabalari ondarea ezagutarazten zitzaionetik gauzak asko aldatu dira. Gaur egun aldaketak oso azkar gertatzen dira eta ez zaitugu ahaztu nahi: Zer esan nahi diguzu?

Nola irudikatzen duzu zure ametsetako museoa?, Zer nahiko zenuke museoan ikasi?, Zein da museoen inguruko zure iritzia?, Zer eskatzen diezu museoei?, Museotara zertara zoaz?, Zeren inguruan egingo zenuke museo bat?, Zein da gehien gustatu zaizun museoa edo bisitatu duzun tokia?

Gaurko kulturaren egoera ikusita, museoak espazio bizia izan nahi dugu, eztabaida eta parte hartzea bultzatu eta zure interes eta kezkei irtenbidea emango zaien lekua; eta zu beharrezko zaitugu horretarako. Zu, gure erabiltzaile, bisitari, herritar, bezero edota laguna.

Zu zara jarduera honetako protagonista!

Lerro hauek irakurtzen ari zaren neurrian ideia mordoska bat dituzu buruan dantzan. Ideia horiek entzun nahi ditugu!!

Nola parte hartu?

Grabatu bideo edo audio bat mugikorrarekin, argazki kamerarekin edota eskura duzun beste edozein tramankulurekin.  Moldaketak eginda edo ez, gogoratu garrantzitsuena zure mezua maiatzean zehar bidaltzea dela.

Hiru museoetakoren batean (Igartubeiti Baserri Museoa, Untzi Museoa, Zumalakarregi Museoa) grabaketa egiten baduzu, museo horretarako sarrera eta bisita gidatua dohainik eskuratuko dituzu. Bideo eta argazki kamarak eskura ditugu museoetan grabaketa burutzeko.

Bideoa edo audioa (mp3 formatoan) ondorengo euskarrien bitartez helarazi ditzakezu:

●        Facebook-eko horman:

facebook.com/igartubeiti | facebook.com/pages/Untzi-Museoa-Museo-Navalfacebook.com/zumalakarregi

●        Twittter:

             twitter.com/igartubeititwitter.com/UntziMuseoa  |  twitter.com/zumalakarregi

●        E-mailez:

             igartubeiti@gmail.com | untzimuseoa@gmail.com |  mzumalakarregi@gmail.com

Epea:

Maiatzaren 18tik ekainaren 3ra bitartean.   

Partekatzea

Museoan jasotako bideo eta audioak partekatuko ditugu hiru museoetako web guneetan, facebookeko hormetan eta Twitterrren. Audioari dagokionez, “Soundcloud” programaren bitartez igoko ditugu web guneetara. 

Bildutako iritzi, iradokizun eta kezkak hausnarketarako baliogarriak izango dira guretzat. 


Museoen Nazioarteko Eguna eta Europako Museoen Gaueko jarduerak aurrera eramateko ondorengo erakunde eta enpresen babesa izan dugu. Eskerrik asko!: Aintziñe Okindegia (Ormaiztegi), Tino Heladeria (Zumarraga) eta KAIKU Corporación Alimentaria