Miguel Antonio Zumalacárregui. (1773-1846). Legegizon eta Politikari Liberalaren biografia
2005 - 61 orr., ir., AGORTUA, elebiduna (euskara-gaztelera)
Aurkibidea
Hitzaurrea
Frantsesada
Absolutisten errepresioa
Hirurteko Liberala
Gerra Karlista
Ministeritzarantz
Laburpena
Zumalakarregi Museoaren argitalpena oraingoan monografikoa da. Migel Antonio Zumalakarregi lege-gizon eta politikari liberalaren biografia eskaintzen du. Tomasen anaia zaharra, euskal liberalen buru nagusietakoa izan zen XIX. mendearen lehen erdian. Abokatu, epaile, Entzutegi Goreneko partaide, Cadizko Gorteetan lehendakari, Gipuzkoako diputatu hiruzpalau aldiz, Donostiako alkate eta "Gracia y Justicia" ministeritzako buru izan zen, besteak beste, baina kartzela eta erbestea ere ezagutu zituen Espainiako gorabehera politikoen arabera.