Mariñela
Baxurako arrantza askotan merkataluntzietan untziratzeko nahitaezko baldintza zen. Komertzio untzietan soldata seguruagoa zen eta lan baldintzak ez ziren hain gogorrak.
Garai hartako arrantzaren arazorik handiena kontserbazioa zen, gatza, ozpina, limoia eta elurra erabiliz, baina garraioak ikaragarri garestitzen zuen produktua.
Aita Mari, arrantzaleak salbatzeagatik izan zen ezaguna, bere lorpen nabarmenena San Jose txalupako hiru marinel salbatzea izan zen, 1861eko uztailaren 13an gertatutako ekaitzaren ondorioz
|
Aita Mari bolondres aurkeztu zen Donostiako Marina komandantearen aurrean, beste 9 gizonekin batera, ondoratu berri zen San Jose txalupako marinelak laguntzeko. Garaiko aktoresa famatu batek, Teodora Lamadridek, errepresentazio bat eskaini zuen kaltetuen alde eta salbatzaileen ohorez. Errepresentazioaren ondoren, Aita Mari tauletara igo zen aktoresari koroa emateko, baina honek itzuli egin zion, txaloen artean, berarentzat zela erantzunez.
Baporezko itsasontzia asmatu arren, arrantzaleek belazko edo arraunezko txalupak erabiltzen zituzten arrantzarako.
1866eko urtarrilaren 9an hil zen, galernak ustekabean harrapatutako Getariko bi txalupa, Elkano 1 eta Elkano 2, salbatzen saiatzen ari zela olatuek irentsita. Denak hil ziren, 38 arrantzale zoritxarreko egun hartan. Bai Donostiako zein Zumaiako kaietan eskultura bana ditu.