Azken korsarioa
1765ean Hendaian jaiotako marinel honen historia abenturaz betea dago. Askotan preso hartu zuten eta zauri galantak jaso zituen, belarri bat galdu, baina hanka salbatu zuen, bere etsaiek ematen zioten tratu onari esker, noizbait ihes egiten utziz. Itsas gizon guztiek bezala, solidaritate eta elkarrenganako errespetu arauak zituen, etsaiengandik hainbestetan onik ateraz.
Frantzes estatuaren babesean, itsasoak zeharkatuz harrapakinen bila aritu zen. Kortsarioa zen eta itsas lapurren antzeko moduak erabili arren, bakarrik etsaiei erasotzen zien, ez neutral eta aliatuei. Frantziar Erret Itsas Armadari atxekitua, 1793an lehen teniente izanik untziratu zen eta espainiarren aurka borrokan parte hartu zuen Ameriketan. Perun zegoela, Pellot eta bere kortsarioek, urrez kargaturiko espainiar galeoia erasotu zuten, harrapakina lortuz. Baina Frantziarako bidean ingelesek preso hartu zituzten. Ingelesek, aliatuak zirenez, espainiarrei urrea itzuli behar zioten, nahiz eta inoiz ez zuten horrelakorik egin.
Urte batzu beranduago, Pellotek karrera ofiziala utzi eta 40 itsas gizonen ardura hartu zuen, ingelesen eskutik zenbait atxiloketa pairatuz. Napoleon eta Wellingtonek postu bat eskaini zioten beraien armadetan. Harrigarria da ingeles generalak 35 urtetan Inglaterraren aurka borrokan ibilitakoari kargua eskaini izana. Dena den, ez zuen onartu eta aberastua 47 urterekin utzi zion lanari. 1843an Legión de Honor delakoa jaso zuen.
Erretiro lasaiaren ondoren, 91 urterekin hil zen bere jaioterrian.