Artilleria izan zen gerra honetan eboluziorik handiena izan zuen arma. Gerra hastean ez zegoen mendiko artilleriarik Espainian, baina handik hamar hilabetera armada liberalak 16 pieza zeharo osatuak zituen. Zortziko kanoiak eta zazpiko obusak ziren pieza haiek, suntsitzeko indar handirik gabekoak guztiak ere.
Euskal frontea hornitzeko, arma lantegi bat eratu zen Burgosen, eta Gasteizen, Logroñon, Bilbon eta Donostian lantegi haren atal txikiagoak jarri zituzten.
Artilleriako gorputzean izandako aldaketa handienak 1838an gertatu ziren, Alaix jeneralaren agintealdian. Hamabiko obusen erabilera ezarri zen, Frantziako Atzerritar Legioak erabiltzen zituenak bezalakoak.
[Artilleria liberala] . BARADO, Francisco. Museo Militar. Historia del Ejército Español. Tomo III. Madrid, 1889. ZM |
Gerra amaitzear zegoenean, armada liberalak pieza arin ugari, bizkar gaineko artilleriako 104 pieza eta herrestan eramateko 64 pieza zituen.Gerra amaitzear zegoenean, armada liberalak pieza arin ugari, bizkar gaineko artilleriako 104 pieza eta herrestan eramateko 64 pieza zituen.
Pieza finko gehien gehienak liberalek zituzten, goarnizio militar nagusiak haien esku egon baitziren gerra osoan zehar.
URRABIETA, V. “Toma de Aliaga” (Aliaga hartzea) CASTILLO, Rafael del. Historia de la Vida Militar y Política del Excmo Sr. Capitán General D. Leopoldo. O´Donnell. Madrid, 1860. ZM |
Artilleria liberalaren nagusitasunak berebiziko garrantzia izan zuen Bilboko setioen porrotean eta gerraren garapen osoan ere, hiriaren babesleek setiatzaile karlistek beraiek baino artilleria hobea izan baitzuten beti.