1780-1790
1789
|
|
- Iraultza Frantzesa pizten da. Errege bati lepoa moztea baino zerbait gehiago ekarri zuen. Liberalismoak politika, ekonomia, gizartea eta bizimodua ulertzeko modu berria zekarren. Europa osoan zabalduko da XIX. mendean eta gaur egunerarte iraungo du, bizi eta ezagutzen dugun gizartea eratuz.
|
1789 |
|
- George Washington, amerikar independentziaren ikurra (ezaugarria) Estatu Batuetako lehen lehendakaria izendatu zuten. Bere irudia dolarraren biletean zabaltzen da eskuz-esku planeta osoan.
|
1788 |
|
- Tomas Zumalakarregi jaio da, Euskal Herrian, Aintzinako Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsuaren lekuko eta protagonista. 200 urte beranduago, bere irudiak Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia zentroa, sortzeko balio izan du.
|
1782 |
|
- Esklabotzaren aurkako lehen mugimendu abolizionistak sortzen dira Ingalaterran. Esklabotza deusestatzea ez zen 1833rarte lortu. Dena den, duela bost urte, 2001ean, esklabotza gizateriaren aurkako krimen izendatu zuten.
|
1783 |
|
- Wolframioaren aurkikuntza. Elhuyar anaiak metal hau Bergarako Mintegian asmatu zuten. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Ilustrazioko ideien jarraitzaileak sortutako irakaskuntza gune honetan aurrerapenen aldeko eta goi mailako kide jantziak hezitzen zituzten. Maila altueneko ikerketa sustatzen zuten beraien laborategietan.
|
1786 |
|
- Bi mendizale frantzesek Mont-Blanc igo dute lehen aldiz, zientzilari suitzar batek eskainitako ordainsariaz interesaturik. Bere nahia "mendi madarikatua"ren altuera jakitea zen. Hala deitzen zioten garai hartan: " Denek beldur diote mendi honi inork ez baitu lortu gailurrera iristea. Hotz eta elur-jausien beldur dira. Ez daude lorerik, harririk, belarrik ezta mahaztirik ere, elurra besterik".
|
1788 |
|
- Britainiarrek Sydney sortu dute, Britainia Handiko gartzeletatik datozen 750 kondenatu eta hauek zaintzeko militarrekin. Bertako aborigenak hil edo kanporatu dituzte.
|
1782
|
|
- Mozart-ek El rapto del serrallo opera aurkeztu du. Lan honek eztabaida sortu du, alemanez idatzitako lehena izan zelako, aurrekoak italiarezkoak baitziren.
|
1790-1800
1793
|
|
- Louvre Museoak bere ateak ireki ditu lehen aldiz. Frantzes Iraultzari esker, lehen erregetzaren eta gobernatzaileen esku zeuden bildumak hiritarrengan hurbilduko dira. Erregetzaren bizilekua izandako Louvre jauregia, museoa bihurturik artelanak erakusten ditu bere areto eta galerietan.
|
1795 |
|
- Frantzesek Gipuzkoa erasotzen dute, Basileako Itunarekin amaituko den Konbentzio Gudan. Hitzarmen honen ondorioz, Frantziak Espainiari lurralde okupatuak itzuliko dizkio, Gipuzkoa, besteak beste. Trukean, Espainiak Frantziari Santo Domingo (gaur egungo Dominikar Errepublika) ematen dio.
|
1798 |
|
- Malthusek, demografiaren aita bezala ezaguna, "An essay on the Principle of Population" argitaratzen du. Munduko biztanleriaren hazkundeagatik kezkatuta, biztanle kopurua elikadura baliabideak baino azkarrago hazten ari zela ohartarazi zuen lan honetan. Ezkontza eta jaiotzak mugatzea aholkatzen zuen gehiegizko biztanleria ekiditzeko.
|
1796 |
|
- Baztangaren kontrako txertoaren aurkikuntza. Gaisotasun kutsakor honen kontrako txertaketa Errusian barneratu asmoz, Catalina Handia eta bere oinordekoa izan ziren lehenak txertatzen, bere mendeko bildurtien eredu izanik. Garai hartan munduan hamarretik bat hiltzen zen gaisotasun hau dela eta. Azken kasua Somalian gertatu zen 1977an.
|
1798 |
|
- Rosetta harriaren aurkikuntza. Napoleonen Egiptoko kanpainan, ofizial frantzes batek ustekabean, K. a. 196 urtekoa den rosetta harria aurkitu zuen. Basalto beltzezko harriak hiru alfabeto desberdin, hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa ditu. Hauek Egiptoko hieroglifikoen sinbolo misteriotsuak deszifratzeko baliogarriak izan dira, 1822an gertatu bezala.
|
1793 |
|
- Luis XVI gilotinaz hiltzen dute. Errege jauregiaren erasoaren ondoren, herri-matxinadak Konbentzioa izeneko Asanblada berria izendatzen du. Konbentzioak monarkiaren indargabetzea agindu eta Errepublika aldarrikatzen du.
|
1800-1810
1804
|
|
- Napoleon, Frantzes Errepublikako enperadore koroatua (izendatua). Urte bat beranduago, britainiar ontziteriak suntsitu egingo du Trafalgarko batailan. Dena den, Frantzia geldiezina dirudi lehorrean, Austria, Errusia, Prusia garaituz eta Espainia, Portugal eta Italia inbadituz.
|
1807 |
|
- Gizateriaren historian izan den asmakizunik iraultzailenetarikoa, lurrun-makina, garraioan erabiltzen hasten da. Lurrun motorez higiarazten diren ontziez osatutako lehen itsas-merkataritza linea sortzen da. Belaontzi bat baino hiru aldiz denbora gutxiago behar izaten dute.
|
1804 |
|
- Vicenta Antonia Mogelek, lehen euskal emakume idazleak, latinetik euskarara itzulitako Esoporen fabulak biltzen dituen "Ipui onak" lana argitaratzen du. Garai hartan latinetik itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila baitzen.
|
1805 |
|
- Morfinaren aurkikuntza, analgesiko gisa. Ordurarte ebakuntza kirurgikoetan, pattarra erabilltzen zen mina leuntzeko. Anestesia zientzia bezala garatzen hasten da.
|
1802 |
|
- Umeen lan baldintzak iraingarriak dira. Umeek lan egitea oso errentagarria da, otzanagoak direlako eta soldata txikiagoa dutelako. Lege batek umeen lanaldia hamabi ordutara murriztea eta gaueko lana umeei galeraztea behartzen du Bretainia Haundian. Gazteek irakurtzen eta idazten ikasi behar dutela hitzartzen du.
|
1805 |
|
- Hogeitamar gizonez osatutako estatubatuar espedizio ofizial bat lurraldeko geografia alde batetik bestera zeharkatzen du, Ozeano Pazifikora iristeko helburuarekin, 12.000 km eginez.
|
1810-1820
1814
|
|
- Goyak Los fusilamientos del 2 de mayo, bere margolanik ospetsuenetarikoa margotzen du. Giza ankerkeriak sortzen duen izuaren adierazpen sakona erakusten du, pintura arloan eragin handiko lana izanik. Koadro honek, bere drama, konposizio eta argilun erabilpena dela eta, artista ugari inspiratu ditu.
|
1812 |
|
- Monarkia Absolutuarekin eta Aintzinako Erregimenarekin amaitu nahi zuen Kadizeko Konstituzioaren aldarrikapena. Espainiar liberalismoaren ezaugarria, Inkisizioaren indargabetzea eta botereen banaketaren ezarpena ekarri zuen, erregearen botere absolutua mugatuz. Migel Antonio Zumalakarregi, Gipuzkuako diputatua, aipatutako inkisizioaren indargabetzea erabaki zuen batzarraren buru zen.
|
1811 |
|
- Jane Austen britainiar nobelagilea, Sentido y sensibilidad, bere lehen eleberria idazten du. Bere istorio zehatzek garai hartako moral eta jokaerak ironia zentzu leunarekin kontatzen dituzte. Etorkizuneko belaunaldiek begirunez hartuko dituzte bere kontakizunak.
|
1812 |
|
- Elikagaien ontziratze prozesuaren aurkikuntza. Asmatzaileak, britainiar ingeniero batek, elikagaiak prozesatzeko modu berri hau britainiar armadari erakusten dio. Honek bataila eremuan janari hornidurari egindako ekarpen garrantzitsua onartzen du.
|
1814 |
|
- Kirurgia plastikoko lehen operazioa. Merkuriorekin izandako istripu bat dela eta, sudurra galdu duen britainiar armadako ofizial bati egindakoa. Medikuntza aurrerapena geldiezina da, lau urte barru, lehen odol-transfusioa egiten da.
|
1813
|
|
- Tropa aliatuak (britainiar, portuges eta espainiarrak) Donostia ia bere osotasunean suntsitzen dute, liberatua izateko setioa jasan ondoren, frantzes erresistentzia gogorraren errepresaliari erantzunez. Biztanleek beraien askatzaileek eragindako indarkeria pairatu zuten.
|
1820-1830
1824
|
|
- Beethovenek, orkestra, koru eta solistekin amaitzen den Bederatzigarren Sinfonia estreinatzen du. Ordurarte sintoniak orkestralak zirenez, ezohikoa suertatu zen. Musikagilea erabat gorra zegoenean konposatutako Bederatzigarren Sinfonia honek “alaitasunari oda”, Europar Batasuneko ereserki izendatua barne hartzen du. Unescok “Gizateriaren Kultur Ondare” izendatu du oraintsu.
|
1820 |
|
- Amerikar kolonien independentziaren aldeko altxamenduak erreprimitzeko bildutako tropak Kadizen matxinatzen dira, 1812ko Konstituzioa aldarrikatuz. Matxinadak bere helburua lortzen du eta Fernando VII.a konstituzio liberala zin egitera derrigortzen dute.
|
1829 |
|
- Louis Braille, haurtzaroan izandako istripu baten ondorioz itsu gelditu zen frantzesa, Braille-a, itsuentzako idazteko ukimen sistema, asmatzen du. Kodigoa 15 urte zituela sortu zuen, aginduak irakurtzeko sistema militar batetan oinarrituz, argirik pizteko beharrik gabe gauez.
|
1823 |
|
- Errugbiaren aurkikuntza. Rugby eskolako ingeles ikaslea, futbol partidu batean pilota eskuekin hartzen du eta bere aurkarien kontra kargatzen duenean. Eskolaren izena hartu zuen kirolak.
|
1825 |
|
- Simon Bolivar, Iparameriketako espainiar kolonien independentzia lortu zuen askatzailearengandik jasotzen du Boliviak izena. Lurralde hauek independentzia politikoa lortu arren, ez dituzte instituzio egonkorrik lortzen, beraz, askok barne kontraesanak eta kanpoko presioak bizi izan dituzte, beraien gaur egungo egoeraren ispilu izanik.
|
1825 |
|
- Garraiobideetan iraultza izugarria: bidaiarientzat baporezko trenbidearen lehen zerbitzua Britainia Handian. 43 kmtako bidaia egiteko George Stephensonen lokomotora erabilzen da eta 28 bagoi daramatza. Teknika aurrerapenek trenbidea garraiobide geroz eta azkarragoa, seguruagoa eta merkeagoa bihurtu zuten. Hori dela eta, mundu osoan trenbide sareak biderkatu ziren eta kontinente arteko sareak sortu ziren.
|
1830-1840
1839
|
|
- Dagerrek argazkigintza publikoki aurkezten du. Artista eta fisiko frantzes honek bazekien nolako iraultza zekarkion irudiari, noraino iritsi den pentsatzerik ez bazuen ere. Asmakizunak ikaragarri eboluzionatu zuen aurkeztu orduko eta irudiaren iraultza honek aldiro agertzen zen prentsarena ere ekarri zuen: bere buruaz gero eta jabeago zen pertsonen zerbitzupean, hortaz, botereari heltzeko bide.
|
1831 |
|
- Kirurgia mota guztietan anestesiko gisa erabilera garrantzitsua duen produktu kimikoa, hau da, kloroformoaren aurkikuntza, ebakuntzetan heriotza tasa ikaragarri jeitsiz.
|
1833 |
|
- Lehen Gerra Karlistaren hasiera. Errege Fernando VII.a hil egiten da eta haren anaia Karlosek ez du ontzat hartzen emakumeak erreinatzea ahalbidetzen “Pragmática Sanción” deituriko legea indarrean jarri izana, eta hiru urteko iloba Isabelen aurka jeikitzen da.Liberalak eta karlistak aurka armak hartzen dituztenean, gutxienekoa zen errege edo erregina baten arteko hautua. Bakoitzak bizirauteko ezinbestekotzat zuen eredu politiko, ekonomiko, sozial eta ideologikoari eusten zion. Bi urte beranduago, 1835.ean, karlistek Zumalakarregi galtzen dute, Bilboko lehen setioan. Urte luzeen ondoren, gerrari amaiera eman zion Bergarako Itunak.
|
1832 |
|
- Morsek telegrafoa asmatzen du, berari esker albisteak ordu gutxiren buruan jaso eta argitalpenei arintasun nabarmena emanez. Telegrafoa aldiroko prentsarako oso baliogarria bilakatzen da.
|
1835 |
|
- Boerrak, Hegoafrikako kokono holandarrak, britainiar administraziotik ihesi iparralderatz doaz britainiar agindupeko eta zuluen kontrolpekoen artean kokatutako beraien lurraldea ezarri asmoz. Bi urte beranduago, 1837an beraien helburua lortzen dute eta Holanda Berriko Probintzia Askea izendatutako inguruan ezartzen dira.
|
1835
|
|
- Hans Christian Andersen Danimarkako idazleak bere lanik onena osatzen duten ipui sorta idazten hasten da. Bere ipuin askok – Emperadorearen jantzi berria eta Ahate itsusia estaterako munduan gogokoenak izaten jarraitzen dute.
|
1840-1850
Berrogeigarren hamarkadan, gosetia izendatua izan den honetan, industrializazioak eragindako giza ondorio latzek gosea sortu dute. Irlandan bakarrik goseak miloi bat pertsonetik gora akabatu zituen eta milaka pertsonek Estatu Batuetara alde egitera derrigortu zituen.
1848
|
|
- Friedrich Engels eta Karl Marx-ek Manifestu komunista argitaratzen dute, langileriarengan eragin handia izandako deialdia. Bi pentsalari alemaniarrek, klase sozialik eta jabego pribaturik gabeko gizarte justua, gizarte komunista deskribatzen dute eta langileak taldean elkartzera eta sistema kapitalista suntsitsera bultzatzen dute.
|
1847 |
|
- Lehen seilua, “penike beltza” igortzen da Bretainia Handian. Zazpi urte beranduago, 1847an egin zuten gauza bera Estatu Batuetan.
|
1844 |
|
- Alexandre Dumasek bere bi lan garrantzitsuenak idazten ditu: Hiru Mosketeroak eta Montekristoko Kondea. Bere ipuinen aldarte abenturazale eta epikoengatik ezaguna, baita historiaren trataeragatik ere.
|
1846 |
|
- Neptuno planetaren aurkikuntza.
|
1844 |
|
- Tolosak Gipuzkoako hiriburua izatea lortzen du, liberal moderatuak gobernu zentralera iristen direnean. Aintzinako Erregimenean hiriburua ondorengo lau herriei zegokien txandaka, Donostia, Tolosa, Azpeiti eta Azkoiti. Bertan Diputazioa eta botere zentralaren delegazioa kokatzen ziren. Estatu liberala probintzietan banatzen denean, Tolosa eta Donostia arteko liskarra sortzen da.
|
1888 |
|
- Urre sukarra. Arotz estatubatuar batek urrezko xaflatxoak aurkitzen ditu Kalifornian. Aurkikuntza isilean mantentzeko ahaleginak egin bazituen ere, albistea ziztu bizian zabaldu zen eta jatorri guztietako jendea mendebalderantz zuzentzen da, aberastasuna lortzeko ametsa egi bihurtzera. 10.000 australiar baino gehiagok zeharkatzen dute Pazifikoa. San Frantzisko hiriak 25.000 biztanle izango ditu hilabete bakar batzuetan.
|
1881 |
|
- Thomas Cook-ek bidai agentzia Londresen irekitzen duenean hasten da turismo modernoa. Lehen espedizioa trenez antolatuko du. Urte batzu beranduago Ingalaterrako erdialdeko eskualdeko kondaduetara ibilbide erregularretan garraiotzen ditu bidaiariak.
|
1889 |
|
- Livingstonek bere lehen espedizioa egiten du Caboko koloniara. Iparralderuntz bidaiatzen du, mapa zehatzak eta notak moldatuz. Esploratzaile honek eskualdeko komertzio aukerengan fedea du, esplorazioa eta misio lanak bateratuz.
|
1850-1860
1850
|
|
- Estatu Batuetako etorkin babariar batek kanpin-denda eta bagoietako olanak egiteko ehunekin lanerako galtzak diseinatzen ditu. Galtza hauek errematxatutako josturak dituzte iraupen gehiago izateko. Levi Strauss-ek lehendabizi urre bilatzaileei saltzen dizkie prakak, ondoren komertzializazioa hedatuz.
|
1854
|
|
- Krimeako gerra bizi bizian dago. Gudaren berri ematera doan The Times egunkariko lehen berriemailea batailako errealitate krudelarekin itzultzen da etxera. Gerra honetaz geroztik, militarrek ederki ikasi zuten borrokak gudu zelaietan ez ezik kazetetan ere irabazi behar zirela. Garaipenekin batera, ospitaleen egoera negargarrien berri ere ematen zen. Florence Nightingale erizain bolondresak Krimeako ospitala egokitzea lortzen du, gaixo eta zaurituen artean heriotza tasa modu itzelean murriztuz.
|
1851 |
|
- Josteko makinen fabrikazioarekin etxekolanetan denbora aurrezteko tresnen aroari hasiera ematen zaio. Singer amerikar asmatzaile eta fabrikatzaileak lehen eskuzko josteko makina garatu eta produzitzen du.
|
1856 |
|
- Gustave Flaubertek 1856 Madame Bovary eleberri eztabaidagarria idazten du. Idazlea eta argitaratzailea epaituak dira moralaren aurkako delituagatik. Ez zuten zigorrik jaso. Eleberriaren argitasunak eta literatur estiloak klasiko batean bihurtzen dute Madame Bovary.
|
1859
|
|
- Charles Darwinek eboluzioari buruzko teoria aurkezten du Landare eta animalia moten jatorria bereizkuntza naturalaren argitan argitalpenean. Ingeles biologoak 20 urte zeramatzan teoria honetan lanean, Galapago irletan aurkikuntza garrantzitsuak egin ondoren.
|
1855
|
|
- Bessemer ingeniari britaniarrak , altzairugintzaren industri prozesua asmatzen du.
|
1853
|
|
- José Maria Iparraguirrek Gernikako Arbola abesten du Madrilgo San Luis kafetegian. Zortziko honen hedapena aukera politiko desberdinek defendatutako foruzaletasunak izandako onarpenaren adibide da.
|
1860-1870
1861 |
|
- Gurutze Gorria sortzen da Geneban, Suitzan, gudako izuei erantzunez.
|
1861
|
|
- Vélocipede-a , lehen bizikleta asmatzen dute. Lehen diseinuak, aurreko gurpil izugarri handiekin, oso zailak dira geldiarazteko eta menderatzeko eta zauriak eragiten dituzte.
|
1864
|
|
- Ormaiztegiko trenzubiaren eraikuntza. Bertan ibilitako zenbait langile, bost urte beranduago eraiki zen Suezeko Kanalaren eraikuntzan parte hartu zuten.
|
1865 |
|
- Charles Dickens-ek bere lanik maitagarrienetarikoa idazten du, Itxaropen haundiak, non bere gai gogokoenak jorratzen dituen. Zortzi urte beranduago, 1868an Victor Hugok bere lanik onena idazten du, Miserableak. Eleberri errealistek eta naturalistek krisian dagoen gizarte baten zoritxarrak uzten dituzte agerian.
|
1865 |
|
- Beste idazle batzuk eleberri historiko eta abentura-nobelak idazten dituzte. Lewis Carroll-en libururik ospetsuena Alizia lurralde miresgarrian, bere lagun baten alabari kontatutako istorioa zen hasieran. Garai hartako umeentzako liburuekin ez du zerikusirik, ez duelako irakasteko asmorik ezta irakaspenik.
|
1868 |
|
- Louisa May Alcott idazle sufragista eta berritzaile amerikarrak, dirua eta ospea Emakumetxoak eleberriarekin lortuko du. Lau ahizpen historia kontatzen duen nobela hau haurrentzat idatzitako liburuen artean ezagunenetakoa bihurtu zen. Idazlearen haurtzaroaren oroipenak dira.
|
1868
|
|
- Gas berogailuaren asmakizunaren ondorioz, bainu finko eta bereizia agertuko da etxeetan. Honekin bainuontzia sukalde edo egongeletako supazterretan jartzeko tradizioa desagertuz joango da.
|
1868
|
|
- Amerikar konpainia batek kautxuzko zola eta olanezko gaina duen zapata asmatzen du. Zapatila izena jasoko du “Croquet” jokuaren pausu arinarentzat diseinatuta baitago. Kirol bakoitzarentzat oinetako bereziak diseinatzearen bidean aurrera pausu bat izan zen.
|
1870-1880
1871 |
|
- David Livingstone esploratzailearen desagerpenak 1871 Afrikan protesta zaratatsuak sortzen ditu Europan eta erreskate taldeak antolatzen dira. Henry Stanley, New York Herald egunkariko kazetariak Livingstone aurkitzen du Ujijin. Honela zuzendu zitzaion: “Livingstone doktorea pentsatzen dut”. 1872an biok handik abiatu ziren eta Tanganika lakua Nilorekin batzen ez zela jakin zuten. Stanley Europara itzuli zen baina Livingstone, bere aholkuari muzin eginez, Niloren jaiotza aurkitzeko eginkizunarekin jarraitu zuen.
|
1870
|
|
- Elektrizitatea, energia berria. 1879 Edisonek goritasun-lanpara asmatzen du, filamentu gisa hari karbonizatua erabiliz.
|
1870
|
|
- Daniar apaiz batek idazmakinetan 1870 erabiltzen den erradial printzipioa asmatzen du: palanken erabilera. Altzairu eta burdinezko osagaiez egindako 52 tekla ditu eta sakatu egiten direnean letra mota bat inprimatzen dute.
|
1872 |
|
- Lehen Karlistadako zauriak ez ziren sendatu eta 1872an Bigarren Karlistada hasten da.
|
1870 |
|
- Nautilus itsaspekoan Nemo kapitainak 1870 izandako abenturak argitaratzen dira, Jules Verne idazlearen eleberririk ospetsuenetakoan. Bi urte beranduago, 1872an, Phileas Foggek munduan zehar egindako bidaia deskribatzen duten abenturarik ospetsuenak oso ezagunak egingo dira eta ondoren zinemarako egokitzapenak ezagutu ditu. 1875ean, Mark Twainek mugetako bizimodua oroitzen du satira boteretsuarekin eta errealismo zentzu paregabearekin, Tom Sawyerren abenturak argitalpenean.
|
1876 |
|
- Alexander Graham Bellek mezu argi eta jarraitua 1876 komunikatzeko gai den lehen telefonoa asmatzen du. Bere telefonoak ondorio sakonak ditu munduko komunikazioan.
|
1880-1890
1888 |
|
- Automobil garaiaren hasiera gasolinazko lehen ibilgailuaren asmaketarekin. Karl Benz bi zaldi, hiru gurpil eta bi eserlekuko automobila egiten hasiko da, lehen automobila eraginkorra da eta saltzeko bideragarria dena.
|
1889 |
|
- Parisko erakusketa dela eta, Eiffel dorrea eraikitzen da. Burdin eta altzairuz egina, 300 metro ditu luzeran.
|
1888 |
|
- Vincent Van Goghek bere bizilekua den Provenzako argi disdiratsuaren indarra adierazten duen Ekiloreak margotzen du. Margo honek ez ulertutako eta eroa bihurtzekotan dagoen artistaren bakartasuna adierazten du. Bi urte beranduago, artista holandarrak bere buruaz beste egingo du.
|
1886 |
|
- Ormaiztegiko Irizar enpresak gurdiak egiten hasiko da. Gaur egungo Irizar enpresak Irizar familiaren aroztegian du bere aurrekaria. Irizatarrak 1925ean industri pabiloi batera aldatuko dira, bertan, egurraren mekanizaziorako makinak ezarriz. 1948an metalezko lehen karrozeria eraikitzen dute.
|
1885 |
|
- Louis Pasteurrek amorruaren aurakako txertoa asmatzen du, garai hartako gaisotasunik kezkagarrienari aurre eginez.
|
1887 |
|
- Hizkuntzalari poloniar batek Esperanto-a, “hizkuntza unibertsala” asmatzen du. Bere helburua, Polonian bizi ziren talde etniko ugarien arteko harremanak obetzea zen, errusiar, aleman eta juduak barne. Esperantoak munduan bakea ekarriko zuela ere aldarrikatu zuen.
|
1890-1900
1895 |
|
- Parisko kafetegi bateko sotoan lehen zinema irekitzen dute. Lumière anaiek zinematografo (proiektore eta zinematografi kamera arteko konbinazio) bidez mugimenduzko irudiez osatutako hamasei plano segunduko igortzen dituzte.
|
1898
|
|
- Espainiak, Estatu Batuen aurka izandako porrotaren ondorioz, Kuba, Filipinak eta Puerto Riko galtzen ditu.
|
1896 |
|
- Lehen joku olinpiko modernoak ospatzen dira Grezian. 200 kirolarietatik gehienak greziakoak dira eta emakumeek ezin dute parte hartu.
|
1899
|
|
- Bayer industri alemaniarrak aspirina, mina, sukarra eta hotzeria arintzeko baliagarria den azido azetilsalizilikoa, merkaturatzen du.
|
1891 |
|
- Sherlock Holmesek, mundu osoan ezaguna den fikziozko detektibeak, bere maltzurkeria eta behaketari esker, lehen kasu misteriotsuari irtenbidea aurkitu dio.
|
1895 |
|
- Sabino Aranak Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu du. Bere ideologia euskal arraza eta erlijioan oinarritzen da. Bere lema Jaungoikua eta Lagizarra izango da.
|
1893 |
|
- Zelanda Berria izango da emakumeei botoa emateko eskubidea onartzen dien lehen lurraldea.
|