Hirurteko liberala (1820-1823) Cadizko Konstituzioa indarrean jarri zen lehenengo aldia izan zen. 1815eko Napoleonen porrotaren ondoren Europako politikak atzera egin zuenez, Espainiaren egoera berria eredu txartzat hartuko dute kontinenteko potentzia kontserbadoreek. Veronako Kongresuan Europako potentziek Espainiako proiektu liberalari amaiera emateko armada bat bidaltzea erabakiko dute, orain errege konstituzionala den Fernando VII.ari botere absolutoa itzultzeko. Erregea bera liberalen aurkako altxamenduak bultzatzen ibilia zen eta europear potentziei laguntza eskatua zien ordurako.