«Goazen benetan, ni lehena, konstituzioaren bidetik»
Fernando VII. Madril, 1820-III-10
MARTINET. “Fernando VII jurando fidelidad a la Constitución de 1812”. San Telmo Museoa
Itxurakeri politikoaren paradigma modura sartu da esaldi hau historian. 1820.go altxamendu liberalak Fernando VII. erregea 1812ko Konstituzioa onartzera behartu zuen eta bera, hasieratik, sistema berriaren aurka konspiratzen ibili zen, botere absolutua berreskuratze arren. Hirurteko liberala garai gora-beheratsua izan zen Espainian, Napoleonen porrotaren ondoren politikan atzeraka zebilen Europarekiko kontrako norabidean. Hona hemen altxamendu liberalaren ikuspegi erromantikoa eskaintzen diguten grabatu saila:
MARTINET. "Recibimiento de Riego en la cortadura", San Telmo Museoa
MARTINET. "Llegada a Cádiz del general Quiroga" San Telmo Museoa
MARTINET. "Partida de la fragata Constitución" San Telmo Museoa
Riegoren altxamendua ongi hartua izan zen gipuzkoar hirietan. Donostian, Tolosan, Irunen, Pasaian eta Eibarren, besteak beste, agintariak Cadizko Konstituzioa aldarrikatzera bultzatu zituzten.
Donostian “La Balandra” elkarte liberala sortu zen, El Liberal Guipuzcoano, joera politiko honen organoa argitaratzen zuena.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
Lurraldeen banaketa berria proposatu zenean, Donostia eta Tolosa probintziaren hiriburutza bereganatzeko lehian hasi ziren.
Tolosako udalak 1821.eko azaroan, Pedro Nolasco de Telleria arkitekto eta udal errejidoreari Gipuzkoako mapa topografikoa egin zezan eskatzea erabaki zuen, probintziaren hiriburutzarako Tolosaren egokitasuna frogatze arren. Mapa hau gure lurraldean egin zen lehenengo grabatu litografikoa izan zen.
Tolosako Udal Artxiboa
1822.eko urtarrilean Gipuzkoak lurralde banaketa berria onartzen du, “Provincia de San Sebastian” izena jasoz. Hiriburutasuna eta lurralde agintariak Donostian kokatu ziren.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
Aldundiak ez zuen berotasunez hartu, baina ez zen erregimen politiko berriaren aurka jarri. 1821.etik aurrera erreformak ezartzen hasi zirenean (elizaren ondasunekiko desamortizazio neurriak, aduanak Bidasoan kokatzea, zerga berriak, soldaduska…) absolutisten oposizioak gora egin zuen eta gerrillari erregezaleen lehenengo taldeak sortu ziren.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
Probintziko gerrilla erregezalearen buru Franzisko Maria Gorostidi Anoetako apaiza jarri zen. Hemen duzu bere ibilbidearen kontakizuna:
Koldo Mitxelena Kulturunea
Bere aurka Gaspar Jauregi “Artzaia” izan zen bolondres liberalen buruzagia.
Zumalakarregi Museoa
Jauregik zuzendutako Milicia Nacional delakoak 800 gizon mobilizatzea lortu zuen Gipuzkoan. Hona hemen bere ibilbidearen kontakizuna
Sancho el Sabio Fundazioa
Bere anaia Tomas liberalen aurkako gerrilari bezala zebilen bitartean, Migel Antonio Zumalakarregi Epaitegi Goreneko partaide hautatu zuten Madrilen.
Anonimoa, 1834. Migel Antonio Zumalakarregiren erretratua. Audiencia Provincial de Burgos
Jose Felix Amundarain apaizaren “Jakin-bide Iritarautia” eskuizkribua, eskoletan Cadizko Konstituzioa haurrei irakasteko dotrina politiko baten itzulpena da. Amundarainek bere lana Gipuzkoako liberal ospetsuenari eskaini zion, alegia, Migel Antonio Zumalakarregiri.
Donostiako Kaputxinoen Liburutegia.
Cadizko Konstituzioa indarrean lehenengo aldiz Hirurteko liberalean jarri zen. Europako politikan atzerako jarrera nabarmendu zen, 1815.ean Napoleonen porrota gertatu ostean, eta Espainia eredu txartzat hartuko dute kontinentean nagusi ziren potentzia absolutistek.
Europako potentziak Veronako kongresuan biltzen dira eta armada bat bidaltzea erabakiko dute espainiar proiektu liberalari amaiera eman eta orain errege konstituzionala den Fernando VII.ari berriro botere absolutoa bermatzeko. Erregeak berak bultzatu zituen liberalen aurkako altxamenduak eta eskatu zuen europear potentzien laguntza.
1823.eko apirilean, Angulemako dukearen buruzagitzapean, “San Luisen Ehun Mila semeak” izenez ezagututako armada frantsesaren inbasioa hasiko da.
Campagne des françaises en Espagne 1823. Sancho el Sabio Fundazioa
Paradoxikoki oraingoan inbasio frantsesa absolutismoa berrezartzera dator, liberalen aurkako gerrillarien laguntzarekin. Inbasioa hau kontrairaultzaren garaipena da Espainian.
Zumalakarregi MUseoa
San Luisen Ehun Mila Semeen espedizioak ibilbide militarraren itxura izan zuen, alegia, tropa liberalak erresistentzia eskasa ezarri zuten etengabeko erretretan.
Donostia eta Iruñea izan ziren salbuespenak bertako liberalek setiatuta eutsi baizioten, armada inbaditzailea gobernu liberala eta derrigorrez Cadizeraino eraman zuten Fernando VII.enaren atzetik zebilen bitartean.
MARTINET.. “Siège de St. Sébastien” Bilboko Euskal Museoa
MARTINET. “Siège de Pampelune” Bilboko Euskal Museoa
Melchior PERONARD “Prise de Pampelune, 1823”. Bizkaiko Foru Liburutegia.
Donostiaren suntsiketaz geroztik hamar urte bete baino lehenago hiriak beste sei hilabeteko setioa jasan zuen (apirila-iraila). Oraingoan tropa frantsesak ziren setiatzaileak, baina ez ziren hiria hartzen saiatu, liberalak bertatik irtetea ekiditera mugatu ziren.
"Plan de la Ville et des Forts de ST. Sébastien pour servir aux opérations de 1823" San Telmo Museoa.
Espedizioaren berri eman zutenen artean Victor idazle famatuaren anaia Abel Hugo aurkitzen dugu Campagne d’ Espagne en 1823 liburuarekin, non Couché-ren irudiak aurkitzen ditugun.
L.F. COUCHÉ. "Passage de la Bidassoa". Baionako Euskal Museoa
L.F. COUCHÉ. “Attaque de Saint-Sebastien”. Baionako Euskal Museoa
L.F. COUCHÉ. “Attaque et prise de Pampelune”. Baionako Euskal Museoa
San Luisen Ehun Mila Semeen partaide izan zen Clerjon de Champagny eta bere ibilbidearen pasarte bitxiak kontatu zituen Parisen 1829an argitaratu zuen Album d’un soldat pendant la campagne d’Espagne liburuan. Hasteko Fray Antonio Marañón "El Trapense" delakoak bere jarraitzaileen sineskeria indartzeko erabiltzen zuen trikimailua, alegia, lagun bati balarik gabeko tiroa egin arazten ziola gainerantzeko jarraitzaileek tiroek minik egiten ez ziotena sinistu zezaten.
Clerjon de Champagny. "Fontarabie". Zumalakarregi Museoa. Irudiaren iturria
Trapensea ez zen makala bere aldarrikapenetan:
Champagnyk ere Inbasioa hastear zegoela gertatutakoa jasotzen du. Angulemaren armada Bidasoa gurutzatzera zihoanean, Irungo aldean 200 bat frantziar inperioko soldadu, “Biba Artileria!” “Biba Enperadorea!” “Biba Askatasuna!” ohiukatuz eta “La Marseillaise” kantatuz, inbasioa eragozten saiatu ziren. Espainian errefuxiatutako errepublikanoak ziren, gehienak frantsesak, “Gizon askeen bataloia” izendatzen zirenak. Vallin mariskalak kanoiekin su egin zuen beraien aurka. Hogei bat bertan zendu ziren eta besteak sakabanatu egin ziren frantziar erregetiarren aurrerapenaren eraginez. Clerjon de Champagnyk bere aberkide eta, urte batzuk lehenago, armada kide zirenen heriotza deitoratzen du bere kontakizunean, fanatikoak erizten bazituen ere. Hona hemen pasartea bi ilustratzaileek argitalpen desberdinetan kontatua, Adamek Vallin mariskala eta Champagnyk erepublikano zauritua.
Victor ADAM. “Passage de la Bidassoa”. Baionako Euskal Museoa
Clerjon de Champagny. "Irun". Zumalakarregi Museoa. Irudiaren iturria
Victor Adam, grabatzaile baten semea, urte hauetako frantziar litografigile nagusietakoa izan zen. Bere lan nagusien artean “Vues dans les Environs de Paris” eta “Histoire de l'empereur Napoléon” aurki ditzakegu. Hemen bere espedizio honi buruzko beste hiru irudi dasta ditzakegu.
Victor ADAM. “Plaine de Ronceveaux”. Zumalakarregi Museoa. Irudiaren iturria
Victor ADAM. “Vue de St. Sebastien”. Koldo Mitxelena Kulturunea. Irudiaren iturria
Victor ADAM. "Vue de Pampelune". San Telmo Museoa
Angulemako dukeak, Frantziako errege izango den Karlos X.aren premuak, gerra napoleonikoetan ibilitako ofizial ugariren laguntza izan zuen Espainiako espedizioan. Beraiekin frantziar armadako ilustratzaile onentsuenak etorri ziren penintsulako ibilbide honetan.
Tartean irudigile ezagunenetakoa Taylor baroia, Isidore Justin Séverin Taylor izan zen. Frantzian hezitako Irlandar jatorriko belgiarra, 1826.ean Voyage Pittoresque en Espagne, en Portugal et sur Cote d´Afrique, de Tanger a Tétouan argitaratu zuen, 1823ko espedizioan d’Orsay jeneralaren laguntzaile modura jaso zituen irudiak biltzen dituen lana.
TAYLOR. “Embochoure de la Bidassoa.”. Untzi Museoa. Irudiaren iturria
TAYLOR. “Rue principale de Fontarabie.”. San Telmo Museoa.
TAYLOR. "Place de port des Passages". Koldo Mitxelena Kulturunea. Irudiaren iturria
TAYLOR. "Saint Sebastien". San Telmo MUseoa
TAYLOR. "Intérieur de l'eglise principale : a St. Sebastien." Koldo Mitxelena Kulturunea. Irudiaren iturria
TAYLOR. "Tolosa". San Telmo Museoa
TAYLOR. "Maison d’un hidalgo dans la grande rue de Tolosa". San Telmo Museoa
Taylor baroia frantziar XIX. mendeko arte munduan nabarmendu zen. Luxoreko obeliskoaren Frantziaratzearen arduraduna izan zen eta, Arte Eder ikuskatzaile modura, Luis Felipe erregeren Galerie Espagnole bildumaren sorreraz ere arduratu zen. Frantziar erromantizismoaren argitalpen erraldoienaren egilea ere izan zen, Voyages pittoresques et romantiques dans l'ancienne France, 1820 eta 1878 bitartean agertutako Gericault, Isabey, Ingres edota Violet-le-Duc bezalako artisten litografiez hornitutako 24 liburuki.
San Luisen Ehun Mila Semeek kanpainako litografia inprenta ekarri zuten Salneuve tenientearen eskutik. Berari zor diogu “Vue de l'entrée de Tolosa : au moment où la Division Loverdo y arrive et défile devant S. A. R. Monsigneur Duc d'Angoulème” grabatua, Tolosan, armadaren inprentan 1823.ean egina. Gurean egindako lehenengoetako litografia, gero Salneuvek Parisen argitaratu zuena, 1824.ean, Itineraire pittoresque du Grand Quartier Général pendant la campagne de 1823 en Espagne liburuan.
SALNEUVE. “Vue de l'entrée de Tolosa : au moment où la Division Loverdo y arrive et défile devant S. A. R. Monsigneur Duc d'Angoulème”. Bizkaiko Foru Liburutegia
Salneuve. “Vue de l’entrée de Tolosa". Baionako Euskal Museoa
Hona hemen Parisen argitaratutako liburuaren zenbait irudi, euskal museo desberdinetan barreiatuak.
Le CAMUS. “Passage de la Bidassoa : exécuté par l'Armée Française sous les ordres de S.A.R. le Duc d'Angouléme, le 7 Avril 1823”. Zumalakarregi Museoa. Irudiaren iturria
Le CAMUS: "Vue de la pont de la Bidassoa". Bizkaiko Foru Liburutegia
Le CAMUS. "Saint Sebastien". Koldo Mitxelena Kulturunea. Irudiaren iturria
PASQUIER. "Ernani". Koldo Mitxelena Kulturunea. Irudiaren iturria
SALNEUVE. "Tolosa". Zumalakarregi Museoa. Irudiaren iturria
SALNEUVE. "Vlilareal" San Telmo Museoa
SALNEUVE. "Vllareal" Koldo Mitxelena Kulturunea. Irudiaren iturria
SALNEUVE. "Montdragon". Zumalakarregi Museoa. Irudiaren iturria
SALNEUVE. "Vitoria". Baionako Euskal Museo