"Pour Don Carlos" proiektua

"Pour Don Carlos" 1921.ean estreinatutako filma dugu, lehenengoz karlistaldia gaitzat hartu zuen ekoizpen komertziala.

· "Pour Don Carlos" filma
    · Sinopsia
· Filmaren emanaldia
· Erakusketa
· Tertulia Josemari eta Eneko Tudurirekin "Carlismo y cine" izenburupean
· "Napardeath" filmaren emanaldia
· Solasaldia Xabier Erkiziarekin "Zinema ez zen sekula mutua izan" izenburupean
· Familia tailerrak

Aurkezpena

Azken karlistaldian (1872-1876) girotutakoa, 1920ean errodatu zen euskal lurraldeetan. Filma galdutzat emana zen baina Zumalakarregi Museoak 2006.ean Baionako Euskal Museoarekin antolatu genuen “Mugako nire laguneialdi baterako erakusketan, Parisko Zinemategian aurkitutako filmaren hainbat zati eskaini zituen. Alegia filma honekiko gure interesa urrutitik dator.

"Pour Don Carlos" libretoa"Pour Don Carlos" filmaren libretoko irudia. "El Señor de Preneste y de Manoac se enganchan en el ejército carlista". Baionako Euskal Museoa.

"Pour Don Carlos" erakusketa. Filmaren zatiak "Pour Don Carlos" filma. Argazkia, Angel Elorza

Duela bizpahiru urte, Toulouseko zinematekak kopia bat aurkitu eta, besteak beste,  Centre National du Cinéma, Euskal Filmategia eta Lizarrako Karlismoaren Museoaren laguntzarekin zaharberritu du. Zumalakarregi Museoak filma hau proiektatzeko aukera erabili du interesatuei eskaintzeko.

"Pour Don Carlos" Filmaren fotograma. Baionako Euskal Museoa

Filmaren fotogramak. Baionako Euskal Museoa

Pierre Benoit idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua, Jeanne Roques aktore ezagunak, Musidora bezala ezagutuak, zuzendu, ekoiztu eta protagonista bezala antzeztu zuen. Musidora frantziar zinemaren hasierako izar nagusienetakoa izan zen. Mugimendu surrealistaren musa 1915.ean "Les Vampires" izenburuko film serie arrakastatsuaren protagonista izan zenetik.

"Pour Don Carlos" Filmaren fotograma.

Filmaren fotograma. Baionako Euskal Museoa

Sinopsia
Bigarren gerra karlistaren amaieran, Olivier de Préneste muga alboko suprefeta hautatuko dute eta Alegria kapitanarekin gurutzatuko da. Alegria euskaldun frantsesa da, On Carlosen kausaren defendatzaile sutsua soldadu karlistak Frantziarantz abiatu ziren garaian, 1876.go lehen hilabeteetan. Olivier amazonarekin maiteminduko da eta neskak azken ondorio tragikoetaraino borrokatuko du bere erregearen kausa babesteko.

"Pour Don Carlos"Filmaren fotograma Baionako Euskal Museoa

Filmaren fotograma. Baionako Euskal Museoa

Zinema mutuaren melodrama erromantiko bat da, guretzat bereziki interesgarria, girotzen duen garaitik gertu zegoelako eta, aldi berean,  1920.go Euskal Herriaren dokumentu antropologiko paregabea delako.

"Pour Don Carlos" Avec Musidora. Kartela

"Pour Don Carlos" avec Musidora. Kartela

Jaime de Lasuen karlista sutsuaren laguntza jaso zuen filma burutzerakoan eta horrek asko lagundu zion zuzen girotzeko. 1920.ean errodatu zen, gehiena Gipuzkoan, Hondarribia, Oiartzun, Irun, baina baita Elizondo eta Biarritzen. Euskal Herrian errodatutako lehen film komertziala izan zen. "Pour Don Carlos" filma Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Alemanian, Egipton edo Sirian estreinatu zen.

"Pour Don Carlos" filmaren EMANALDIA

"Pour Don Carlos" filma, Espainian “La capitana Alegria” izenburuarekin 1921ko abenduak 16ean estreinatu zuten Madrilen. Orain, ehun urte betetzen direnean, 2021eko abenduak 16an proiektatu dugu Ormaiztegin. Gertaera hau ospatzeko, aldi baterako erakusketa eta hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Hemen duzue aukera Zumalakarregi Museoak antolatutakoak disfrutatzeko.

"Pour Don Carlos" proiektua. Film emanaldia

ERAKUSKETA

"Pour Don Carlos" proiektuaren inguruan aldi baterako erakusketa antolatu genuen Zumalakarregi Museoan. Berau burutzeko hainbat erakunderen laguntza izan genuen, bereziki, Lizarrako Karlismoaren Museoa eta Baionako Euskal Museoarena.

"Pour Don Carlos" erakusketa

"Pour Don Carlos" erakusketa "Pour Don Carlos" erakusketa Zumalakarregi Museoan. Argazkia, Angel Elorza


TERTULIA

Karlismoak zinemarekin duen harremana aztertzeko tertulia bat antolatu genuen. Solasaldiaren protagonistak Jose Mari Tuduri eta Eneko Tuduri adituak izan ziren.

"Pour Don Carlos" proiektua. Josemari eta Eneko Tudurikin solasaldiaEzkerretik eskubira; Mikel Alberdi, Josemari Tuduri eta Eneko Tuduri. Argazkia, Angel Elorza

Jose Mari Tuduri zinegilea da, besteak beste, “Crónica de la guerra carlista” (1988) eta “Santa Cruz, el cura guerrillero” (1990) filmen zuzendaria. Gainera museoarekin harreman estua izan du hasieratik eta egun, karlistaldien inguruan antolatzen diren herri antzerkien bultzatzaile nagusietakoa dugu.

Eneko Tuduri “Karlismoa zinemaren ikuspuntutik” (2018) erakusketaren komisarioa izan zen Lizarrako Karlismoaren Museoan. Beraz gaiaren inguruan gehien ikertu duenetakoa dugu.

Jarraian duzue bideoaren lotura.

 

"Napardeath" FILMAREN EMANALDIA

Karlistaldien gaia jorratzen duen azken filma ikusteko aukera izan genuen: "Napardeath". "Ataun of the Dead" filmarekin hasitako trilogiari amaiera eman zion laburmetraia, historiara gerturatzeko beste modu baten eredu dugu, satirarena. Katihotsak Logia, Zumalakarregi berpiztu digun talde honen hainbat partaide izan genituen gurekin, proiektu honen ezaugarriak aztertu eta gerturatu zirenei bere esperientzia partekatzeko.

"Pour Don Carlos" Proiektua. Katihotsak logia elkartea.Napardeath filmaren emanaldia. Fotograma"Napardeath" filmaren fotograma. Argazkia, Katihotsak logia kultur elkartea

 

SOLASALDIA

Xabier Erkizia artistarekin solasaldia izan genuen Zumalakarregi Museoan. "Zinema ez zen sekula mutua izan" izenburua jarri zion ekitaldiari.

"Pour Don Carlos" proiektua. Solasaldia, Xabier ErkiziaXabier Erkizia. Argazkia, Angel Elorza

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) ikerlaria, soinu artista eta ekoizlea da. Entzumenaren kulturaren arloan egiten du lan, ikerlari independente gisara nahiz erakunde, kolektibo edo artista ezberdin askorekin elkarlanean. Musika konposizioak, soinu paisaiari buruzko ikerketak, soinu instalazioak, irrati lanak eta filmetarako soinu diseinu lanak egin ohi ditu. ERTZ ekitaldiaren arduradunetako bat da (1999-2018), Arteleku zentroko soinu departamentua zuzendu zuen (2002-2014) eta hainbat erakusketa nahiz egitaraurentzako kuradore lanak egin ditu. Bere lanak Europa, Asia, Afrika eta Europako hainbat herrialdetan aurkeztu izan dira. Audiolab elkarteko kide da.

Jarraian bere hitzaldiaren aurrerapena:

 

FAMILIA TAILERRAK

Museoa familian programaren baitan iruditik zinematografiarako aldaketak eta inbentzio ezberdinak landu dira “Pour Don Carlos” erakusketaren harira. Museoko bilduma oinarri hartuz, Zarauzko Photomuseum-arekin elkarlanean, hainbat saio ezberdin eta eskulan ugari egin dituzte Zumalakarregi Museoko familiek.

Itzalezko txotxongilo txinatarren familia tailerra

Jarraian Goierri Irrati Telebistak eginiko erreportaia: 

Folioskopio eta zootropoak

"Pour Don Carlos" Proiektua. Familia tailerra. Zootropoa. 2022_02_05

Folioskopio eta zootropoak Photomuseumetik ekarri genituen eta haur bakoitzak bere folioskopio zein zootropoa egiteko aukera izan zuen.

"Pour Don Carlos" proiektua. Familia tailerra. Zootropoa

 

Itzalezko txotxongilo txinatarrak

Itzalezko txontxongilo txanatarrak ere aztertu genietuen, beste behin Photomuseumeko materiala gerturatuz. Ondoren nork bere antzerkitxoa osatu ahal izan zuen.

"Pour Don Carlos" Proiektua. Familia. Txinatar itzalak

Azkenik zikloa borobiltzeko “Hansel eta Gretel” ipui klasikoaren kontaketa saio berezia izan genuen itzal txinatarren bidez. Gainera, saio amaieran eszenatokiaren barrura sartu eta tramankulu artean miatzeko aukera paregabea izan genuen."Pour "Pour Don Carlos" proiektua. familia tailerra. Txitanar itzalak