"Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" erakusketa

Gure begirada, egun bezala, amets, itxaropen, etsipen eta frustrazioak dituzten pertsonak aurkitzen ditugun XIX. mendetik hasten da, non momentu zehatz batean, bidaia hasiko duten etorkizun hobeago baten bila.

XIX. mendeko euskal emigrazioaz diharduen gertakizun historiko batetik abiatuta, egungo migrazio prozesuetaz hausnartzeko asmoa dugu. XIX. mendeari dagokionez, Uruguaira zuzendutako euskal emigrazioa hartu dugu eredutzat, zehazki 1842.ean "Leopoldina Rosa" fragataren espedizioan begirada jarriz. Ikuspegi honek prozesu konplexu honenganako gerturatze gizatiarra eskaintzen digu.

"Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketa

Jatorriko herrialdeetan jasaten zuten egoera politiko eta ekonomikoa zen, eta da egun ere, herrialde aberatsagoetaruntzko emigrazioaren arrazoi nagusia.

Erabakia // Ametsa

 

Bizitza baldintza hobeen bila

Migrazioa. XIX. mendean

XIX. mendean bidaia hasten zutenak ez ziren pobreenak, baliabideak behar
baiziren beroni ekiteko. Batzuk urteetarako zorpetzen ziren bidaia ordaintzeko, baina denek behar zuten ordainketa ziurtatuko zuen bermea.

Emigratzaile hauen artean, erabakia hartzeko faktore garrantzitsuetako
bat kate emigrazioa izan zen: aurrez emigratutako senide batek ahaideak
deitzen ditu berekin elkar daitezen.

Jose Maria Iparragirre

Iparragirre
Francisco BRINGAS. “José Maria Iparraguirre: cantor popular, autor del zortzico Guernicaco arbola”. Zumalakarregi Museoa.

 

Iparragirre familia

Iparragirre familia. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

Domingo Ordoñana

Domingo Ordoñana, Iparragirreren lehengusua. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

Iparragirreren Argentinako lehenengo asmoek porrot egin zutenean bere lehengusu Domingo Ordoñanak eskaini zion etxea eta lana Uruguayen.

Ordoñana familia

Ordoñana familia. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

Iparragirrek bere lehengusuak eskainitako artzaintza lana utzi eta beste euskaldun baten laguntzaz kafetegia ireki zuen Montevideon.

Earle. Montevideo

Auguste EARLE. “Aduana de Montevideo.” Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Besnes Montevideoko merkatua

Juan Manuel BESNES. “Vista del Mercado de Mte Video 1848”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Migrazioa XXI. mendean

Latinoamerikako emakumea da egun euskal lan merkatuaren eskaera nagusia bihurtu den zaintza eta etxeko lanen arloan egokien moldatzen dena.
Lege eta adminiztrazio egonkortasun haundiena agertzen duen kolektiboa da, honek gizarteratze prozesuan suposatzen duenarekin. Gizarteratze prozesu normalizatua eta gorantz doana antzematen da, baina beti gure gizartearen maila baxuenetan eta ez zailtasun eta arazorik gabekoa.

 Emakume emigratzailea

Euskal Herrira etorritako Nikaraguako emakumeei egindako elkarrizketak. Azken aldian gehien hazten ari den jatorri eta arloa, zaintzarena. Farmamundi eta Nahuatl elkarteak ekoiztutako bideoak. 2018.

Emigrazio politikoa

Migrazioa. XIX. mendean

Euskal Herrian XIX. mendeko emigrazioaren arrazoi nagusienetako bat politikoa izan zen. Bereziki Karlistaldien ostean, Erregegaiaren jarraitzaile sutsuenak erbesterako bidea hartu zuten. Lehenik Frantziara eta ondoren, batzuk, itsasoz bestaldera, zehazki Uruguaira, aberasteko aukerak erakarrita. Hauetako askok 1843.ean eztanda egin zuen gerra zibilean parte hartu zuten Oribe jeneralari lagunduz, esaterako Lesmes de Bastarrica.
Bitxia bada ere, gerra honetan etsai ziren Fructuoso Riveraren jarraitzaileen artean ere euskaldun asko aurkituko ditugu. Bederatzi urtez Montevideo hirian setiatuak egon ziren. Gehienak Iparraldeko euskaldunak, ohiturari jarraituz Euskal Ehiztarien taldea osatu zuten. Bere buruzagia Jean-Baptiste Brie de Laustan izan zen.

Lesmes de Bastarrica.

Lesmes de Bastarrica

Lesmes de Bastarricaren erretratua.Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

 

 

 

Fructuoso Rivera

“Fructuoso Rivera”.Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Uruguaiko Errepublikaren lehenengo lehendakaria izan zen Rivera 1830.ean. Colorado alderdiaren sortzailea.

Manuel Oribe

MACÍAS. “Brigadier Gral. Manuel Oribe”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Riveraren etsaia, Oribek blanco alderdia sortu zuen.Uruguaira emigratutako karlista gehienek bere alde borrokatu zuten.

Euskal ehiztariak


Francisco FERRER LULL.“Cazadores vascos”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Euskal ehiztarien batailoiek Fructuoso Riveraren alde borrokatu zuten. Jean Batiste Brie de Laustan izan zen talde militar honen burua.

Jean Batiste Brie de Laustan

 Jean Baptiste Brie de Laustan. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

 Patriote Française

Patriote Français 10-V-1843. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

Dakigunez Ameriketako prentsan agertutako lehen euskal testua. Euskaldunak Fructuoso Riveraren alde borrokatzea sustatu nahi zuen.

 

Besnes Bateria del comodoro

Juan Manuel BESNES. “Bateria del Comodoro Sitio de M.teVo. 1848”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Batería de Rondeau

Juan Manuel BESNES. “Bateria de Rondeau y Cerrito / Sitio de Mtevo 1848.” Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Migrazioa XXI. mendean

Gaur egun arrazoi politikoengatik emigratzen dutenen kopurua zehatz ezagutzea ezinezkoa da. Hauetako askok ez dute babesik eskatzen eta migrazio ekonomikoan kokatzen dira. Espainian 2017an babesa eskatu zutenak 31.120 izan ziren, aurreko urteetako kopurua bikoiztuz. Eskaeren herena bakarrik onartu zen. Babes eskaera egin zutenen jatorri nagusiak, Venezuela (10.350), Siria (4.225), Kolonbia (2.460) eta Ukraina (2.265) izan ziren. Euskal Erakunde Autonomoan, 2018an nazioarteko babesa eskatu zutenak 1.595 izan ziren.

 

Beatriz González

 Kolonbiako Maria migratzaileari egindako elkarrizketa. CEAR-Euskadik ekoiztutako grabaketa. 2018.

Emigrazioaren sustapena

Migrazioa. XIX. mendean

XIX. mendean zehar euskal emigrazioa bultzatu zuten emigrazio-enpresak sortu ziren. 1830ko hamarkadatik aurrera Iparraldean emigrante taldeen bilketak sustatu ziren. Emigrazio-agente edo biltzailearen (“enganchador”) figura sortuko da.

Aldi berean, gobernuak ziren askotan emigrazioaren sustatzaile nagusiak, beraien lurraldeetara zetozen etorkinei abantailak eskainiz.

1830eko hamarkadan Uruguai Espainiatik banandu eta Uruguaiko Ekialdeko Errepublika eraikitzen ari zen. Nahiz eta Espainiako erreinuak ez zuen oraindik errepublika berria aintzatetsi, lehen karlistaldiaren erdian, bertarako emigrazioa sustatzeko akordiak sinatzeko gai zen.

Uruguaiko gobernuak, bere aldetik, europar immigrazioa sustatzeko, Samuel Lafone bezalako enpresariei dirua eskaini zien bertan finkatzen ziren europar bakoitzeko.

Francisco Brie de Laustan

 

Francisco Brie

Francisco Brie de Laustan. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

 

Emigrazio-agente edo Rio de la Plataruntz euskal emigrazioaren sustatzaile izan zen Brie de Laustan, bere anaia Jean Baptisterekin sortu zuen enpresa eta euskal emigratzaile asko eraman zituen itsasoz bestaldera.

 Laustania

 Hélène FEILLET. “Laustania”. Musée Basque et de l’histoire de Bayonne. Brie de Laustandarren jaiotetxea Izpuran (Nafarroa Beherea).

F. Brie Considerations

Francisco BRIE. Considérations sur l’emigration basque a Montévideo. Bayonne, 1841.
Fundación Sancho el Sabio. Vitoria-Gasteiz.

Baionako Merkataritza Ganbarak bere aurka botatako esklabo-salerosketa salaketei
erantzuna zen. Foiletoak emigrazioaren abantailak goraipatzen zituen eta epaitu zuen
tribunala gogor kritikatu.

Juan Bautista Alberdi

Juan Bautista Alberdi Argentinako 1853ko konstituzioaren aita: “Ameriketan
gobernatzea jendeztatzea da.”

Cantu berria

Martin EGUIATEGUY. “Cantu berria...” Chateau Abbadia Observatoire.

Egilea Montevideon bizi zen eta bertso hauekin Urruñako Lore Jokoen bigarren
saria jaso zuen 1853.ean.

Besnes Muelle

 Juan Manuel BESNES. “Vista del muelle viejo y Bovedas 1848.” Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo

 Migrazioa XXI. mendean

Gaur egun ere jendearen migrazio beharrei etekin ekonomikoa ateratzen diotenak badaude. Besteak beste, emigrazio-agenteen figura “Coyote”-ekin parekatu dezakegu. “Coyote” izenez Ertamerika osoan, Estatu Batuetara legez kanpo sartzeko,mexikar muga pasatzen laguntzen dutenak ezagutzen dira, diru-truk noski.

Coyote

Ramon “coyote” bat da. 31 urte ditu. Astero dozenaka migrante gurutzatzen ditu Rio Grande ibaitik. Univisionek ekoiztutako ikusentzunezkoa. 2016.

 Migrazioa. XIX. mendean

 

Bidaia

Migrazioren abentura hasten zutenen artean ohikoak ziren ezer galtzeko arrisku eza,
itsasaldiari buruzko informazio eskasa edo eraikitako ametsaren zehaztugabetasuna.

“Leopoldina Rosa” fragataren espedizioa,1842.ean Baiona eta Pasaian ontziratutako
300 euskal emigrante inguruk osatu zuten.

Samuel Fisher Lafone

Samuel Fisher Lafone

“Samuel Fisher Lafone”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Bankari eta enpresaria,”Lafone and Wilson” Rio de la Platara euskaldun gehien eraman zituen enpresaren sortzaile eta Leopoldina-Rosaren jabea.

Errekrutamendua. Emigrazio agentea

“Leopoldina Rosa” fragataren espedizioan emigrazioa agentea Alfredo
Bellemare izan zen, Samuel Fisher Lafone britainiarraren “Lafone & Wilson”
enpresaren ordezkaria Baionan.
Samuel Fisher Lafone. (Liverpool 1805–Buenos Aires 1871). Bankari eta
enpresaria, “Lafone and Wilson” Rio de la Platara euskal emigrante gehien
eraman zuen enpresaren sortzaile eta “Leopoldina Rosa” fragataren jabea.
Buenos Airesen kokatu zen 1825.ean.Handik Montevideora alde egin zuen
1833.ean, erritu protestantez ezkondu zenean. Bankari eta enpresa gizona,
Hegoamerikako lehen eliza protestantea eraiki zuen Montevideon 1844.ean. Bere
negozio anitzek jabetza haundien nagusi egin zuten Punta del Este inguruan eta
baita hainbat uharteetan ere, Malvinetan eta Rio de la Platan.

Lafone Uruguay

Europatik emigranteak eramateko Samuel Lafone eta Uruguaiko gobernuaren arteko kontratua. 26-VI-1837. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

 Muelles Lafone

Juan Manuel BESNES. “Barraca y muelles de Samuel Lafone”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Lafonen aberastasunen eredu, Montevideoko kaian bereak zituen instalazioak.

 

Gazitegia

“Saladero en Punta de Lobos”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Euskaldun asko Lafonen gazitegietan jarri ziren lanean. Honela bidaiekin negozioa egin ondoren, Lafonek bere langileak eskura zituen.

Templo Yngles

Mége y Willems. “Templo Ynglés Montevideo”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Hegoamerikako lehenengo eliza protestantea, Samuel Lafonek sortua.

Bellemare

Alfred-Gustave BELLEMARE. Notice sur la République Oriental de l’Uruguay. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Bidaiaren baldintzak

Emigranteen ontzien armadoreek beti betetzen ez ziren bidai baldintza batzuk
eskaintzen zituzten, bidai txartelaren prezioaren arabera. Untziratutako
emigranteen kopurua oso garrantzitsua zen, garbitasuna eta elikadura, askotan
duintasunaren gutxienak ere betetzen ez zituztenak. Hau da bidaia hauetako
batean, 1881.ean “Mariscal Excelmea” ontzian gertatutakoaren kontakizuna:

“...285 pasaiari ontzigainean bilduta, 130 besterik eraman behar ez zituela
esan ziguten, baina ordezkari eta armadoreen artean ia 300 sartu zituztela,
eta, ondorioz, jakiak agortu zirela eta egun bateko errazioak zortzi egunerako
behar zuela, bestela, antropofagoak bihurtu beharko genuela.”

Elisabeth Salaberry

 

 

Ciceri Bayonne

Ciceri. "Vue genérale de Bayonne". Euskal Itsas Museoa.

Irteera

Mémorial des Pyrénées egunkariko iragarkia. Itsasoratzea urtarrilak 20rako iragarria izan
arren, ontzia ez zen Baionatik martxoak 26ra arte irten.

Carte Bayonne SS

 "Carte particulière des côtes de France : partie comprise entre Bayonne et la côte d’Espagne". 1829. Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques. Pôle de Bayonne et du Pays Basque.

Ohikoa zen Baionatik irteten ziren ontziak Pasaian emigranteez osatzea. Batzutan ontzia bete arte egun asko pasatzen ziren.

Bortz aste

Joseph PALASSIE. “Lamentations d’un Basque à Montevidéo.” Hirugarren bertsoa 1858. Musée Basque et de l’Histoire de Bayonne.

Echaniz Pasaia

Echaniz. "Vista del puerto de Pasages". Euskal Itsas Museoa.

El Espectador

Ondoratzearen kontakizuna El Espectador egunkarian 1842-X-4.
Biblioteca Nacional de España. Madrid.

Punta Castillo

José María REYES. “Carta topográfica del URUGUAY”. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Leopoldina-Rosa fragata Punta Castillosen urperatu zen, Montevideora iritsi aurretik.

D'Hastrel Montevideo

Adolphe D’HASTREL. “Montevideo. Vista de la Ciudad, tomada de la Rada”. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo

Bizirik irtendakoak

Bizirik irtendakoen zerrenda. Mémorial des Pyrénées nº 133,23 septembre 1842.

Plano Montevideo

“Plano topográfico de la ciudad y cercanías de Montevideo, por el agrimensor Pedro Pico”. Montevideo, 1846. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Dalin. Montevideo

 D. DALIN. “Montevideo. Visto del Serro”. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

 Joannes Etxeto bertsolariak tragedia honi buruzko bertsoak idatzi zituen.
Etxeto

Muelle Parry

 Juan Manuel BESNES. “Vista de los Muelles de Parry y Gowland al ponerse el sol Montevo. 1848.” Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Migrazioa XXI. mendean

Egun Latinoamerikatik datozkigun inmigranteak hegazkinez datoz, baina Afrika eta Asiatik datozen hainbaten ibilbide tragikoa iradokitzeko nahikoa da Mediterraneo hitza aipatzea. Munduan zehar badaude antzeko guneak. Mexikon “La Bestia” izenez ezagutzen den trena da hauetako bat.

La Bestia

“La Bestia” Mexiko zeharkatzen duen trena da, EE.BB.etara doazen inmigranteen bide nagusietakoa. 4:30’ minutuko bideoa, France 24 enpresak ekoiztua.

Migrazioa. XIX. mendean

Euskal emigrazioa jaso zuten gobernuek, hainbatetan, kokapena errazten zieten nekazal ustiaketarako lurrak eskainiz. Baina harrerra ez zen beti itxarondakoa izaten. Bidaia ordaintzeko erdi esklabutzan lan egindako euskal emigranteen testigantzak jaso dira.

Finkatzea

Garaiko euskal emigrante asko zuzenean Samuel Lafonen gazitegietan lan egitera pasatzen ziren, batzuk bidaia ordaintzeko, besteak bizi berria hasteko. Beste batzuk lurraldean zabaldu ziren nekazaritzan lan eginez.

Arrakasta duen finkatzearen eredu dugu Juan Manuel BESNES, Uruguaira joandako emigrante donostiarra, artista bezala errepublika gaztearen sorreraren lekuko pribilegiatu bihurtuko dena.

JUAN MANUEL BESNES

 Juan Manuel Besnes

J. M. Besnesen erretratua. 1861. San Telmo Museoa. Donostia.

 

 Besnes. Montevideo

 Juan Manuel BESNES. “Vista de oeste de la ciudad de M.teVo sacada del mirador de la casa de Dn. Juan Ma. Perez 1848.” Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

 Donostiaco iriari

 Juan Manuel BESNES. “Donostiaco / Iriari, / Bere seme baten / Oroitza”. San Telmo Museoa. Donostia.

Donostian familia izaten jarraitu zuen eta ez zuen eten bere harremana. Honen eredu dira San Telmo Museoan gordetzen diren bere lanak.

Donostiaco azalpena

Juan Manuel BESNES. “Donostiaco iriari...” marrazkiaren adierazpena. San Telmo Museoa. Donostia.

Ondoren datorren akuarelan adierazten du, bere eskuz idatzita, Donostiako udalarekin mantentzen zuen harremana.

Barca Lasarte

Besnesen eskuz idatzitako testua duen akuarela. “Prontuario de paisajes”. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

“Dia 9 de Mzo. de 1857 à las 12 del día- Salida de la Barca Lasarte capn- Dn. Celestino Arbizu, salió pa. San Sebastian llebando [sic] el cuadro que trabajé pa. el Ayuntamto. mí retrato, un caracol, tres cardenales y un panuelo y la copia de un cuadro sacado al Daguerreoptico”.

Sei urte beranduago, Donostiako harresien eraistearen berri izan zuenean, bere kaligrafia lan baten bidez ospatu zuen, jaioterrira bidaliz.

Derribo murallas

Juan Manuel BESNES. “Himno al derribo de las murallas.” Montevideo, 1863.
San Telmo Museoa. Donostia.

Sitio de Montevideo

 Juan Manuel BESNES. “Sitio de Montevideo”. Biblioteca Nacional de Uruguay. Montevideo.

Autorretrato

J.M. Besnesen autorretratua. Museo Histórico Nacional de Uruguay. Montevideo.

Donostiako Lore-Jokoetan Victoriano Iraolak hitz hauek eskaini zizkion Juan Manuel Besnesi:

Victoriano Juaristi

Hemen olerki osoa:

Euskal-Erria 1884

Donostiako Lore Jokoetan saritutako poesia. Euskal Erria aldizkaria, 1884. Koldo Mitxelena Kulturunea.

Migrazioa XXI. mendean

Migratzaileen kolektiboaren integrazioa adierazten duen elementuetako bat nazionalitate espainiarra lortzen dutenen kopurua izan daiteke. EAEn azken urteotan kopuruak gora egin du. 2008an atzerrian jaiotakoen %17ak lortua zuen espainiar nazionalitatea. 2019an %26ak.

Khadija

Goierrin gizarteratutako Khadija eta Salvadorren testigantza.