2009. urtean grabatuen inguruko bloga sortu genuen. Hau izan zen emaitza.
Besteak beste Bidaiari erromantikoak, Tomas Zumalakarregiren
erretratuak, Boluntario carlistak.... aurkitu daitezke.
XIX. mendeko grabatuetan ohikoa da irudien kopiak edo irudi berdintsuak leku desberdinetan argitaratuak ikustea. Ohikoa da baita ere oinarrian zuri beltzezkoak ziren grabatuak koloreztatuak aurkitzea edo alderantziz.
Gure helburua, egileek bata bestearen lanak nola kopiatzen zituzten erakutsi eta grabatuei buruzko zenbait bitxikeri ezagutaraztea izan zen.