1. Oinarria - Helburua
Irudi batean 39 puntu lokalizatu eta identifikatzea du helburu ZUMALAKARREGI Museoa, K6 KULTUR GESTIOA, E.M., BODEGÓN ALEJANDRO, E.M. eta Urgull mendiko Mota Gazteluaren HISTORIAREN ETXEA (San Telmo Museoak kudeatzen duena), ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAren babes zientifikoarekin eta CRISTINA ENEA FUNDAZIOAren lankidetzarekin antolatu eta martxan jarri duen joko honek. Donostiako Panorama pieza originala Zumalakarregi Museoan dago ikusgai, Bodegon Alejandron zein Urgulleko Historiaren Etxean berriz honen erreprodukzioak.
2. Oinarria - Parte-hartze eskubidea
Jolas honetan edozein pertsonak parte har dezake, baldin eta lan kontratu bidez ZUMALAKARREGI Museoa, K6 KULTUR GESTIOA, E.M., BODEGÓN ALEJANDRO, E.M. eta Urgull mendiko Mota Gazteluaren HISTOARIAREN ETXEA, ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA eta CRISTINA ENEA FUNDAZIOArekin loturarik ez badu.
3. Oinarria-Iraupena
2013ko apirilaren 11tik eta urte bereko abuztuaren 31ra arte parte hartu ahal izango da, bi egunak barne.
4. Oinarria - Promozioaren garapena
Parte hartzeko bi aukera eskainiko dira, bata inprimaki fisiko bidez eta bestea sareko mikrosite baten bitartez.
Irudiaren erreprodukzioa eta identifikatu beharreko puntuak osatu daitezkeen triptikoa aurkeztuko da zehaztutako lekuetan (Zumalakarregi Museoa, Bodegon Alejandro, Urgull mendiko Historiaren Etxea eta Cristina Enea). Bertan aurkeztuko dira zozketan parte hartzeko eman beharreko datuak: izen-abizenak, emaila, telefonoa, jatorria eta posta kodea.
K6 KULTUR GESTIOAk, BODEGÓN ALEJANDROk, Urgull mendiko Mota Gazteluaren HISTOARIAREN ETXEAk, eta CRISTINA ENEA FUNDAZIOA eta ZUMALAKARREGI MUSEOAk azken honen webgunearen barruan kokatuko den mikrositera eramango zaituen lotura bat txertatuko dute beraien webgune propioetan. Jolasean mikrosite honen bidez parte hartzen duten guztiek eskaera orri bat osatu beharko dute zozketan sartzeko.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du bere izena, eta ondorioz, zozketan behin bakarrik parte hartuko du.
5. Oinarria - Sariak emateko jarraituko diren pausoak eta sariak ematea
Bi sari banatuko dira. Lehenengo saria, Panoramako ahalik eta puntu gehien egoki identifikatzen dituen pertsonarentzat izango da. Irabazleak neurri pertsonalizatuko Panoramaren erreprodukzioa, urte baterako San Telmo Museorako bazkide txartela eta Bodegón Alejandron bi pertsonentzat dastatze menu bat jasoko ditu. Bigarren saria, bi pertsonentzako dastatze menu bat izango da eta parte hartzen duten guztien artean zozketatuko da.
Bazkari hauek 2013ko irailak 10a abenduaren 31a bitartean izango dira.
Oinarri hauek ikuskatu dituen notario berdinaren aurrean egingo da zozketa, irailak 6an eguerdiko 12.00etan.
Inprimakian zehaztutako korreo elektroniko edo helbidera jakinarazpena idatzita jakinaraziko zaie irabazleei, eta halakorik ez balego, telefonoz deituko zaie.
Irabazleak sariaz gozatzeko eskubidea izango du, baina inongo momentutan ezingo du honen ordezko ordainsaririk eskatu
6. Oinarria - Izaera pertsonaleko datuen tratamendua
Abenduaren 13ko Abenduak 13ko 15/1999 Lege organikoak dioenaren arabera, zuek emandako izaera pertsonaleko datuak Zumalakarregi Museoa arduradun den ‘Bezeroak’ izeneko artxibo baten barruan gordeko direla jakinarazten dizugu. Ondasun edota zerbitzuak emateagatik eta komunikazio eta marketing jarduerak osatzeagatik kontratuzko lotura duten bezeroak kudeatzeko helburua du artxibo honek.
Promozio honetan parte hartuko duten beste enpresa kolaboratzaileek ere informazio hau erabilgarri izango dute.
Datuen segurtasun osoa bermatzeko Espainiako Datuen Babeserako Agentziari artxibo honen sorreraren berri eman zaio eta beharrezko segurtasun neurriak betetzen ditu.
Zuek hala nahi izanez gero, emandako datuak eskuragarri izango dituzue, hala beharko balitz, hauek zuzendu, ezabatu edota kantzelatzeko aukerarekin. Beti ere, aipatutako Legearen barruan, Zumalakarregi Museoko Segurtasun Arduradunari modu idatzian jakinaraziz eta bertan artxiboaren izena adieraziz: mzumalakarregi@gipuzkoa.net
Zozketan parte hartuz gero, oinarri hauek onartuko dituzu.