SARITUAK!!!

Zumalakarregi Museoaren bildumako akuarelaren inguruan antolatutako jolasa bukatu da eta baditugu sarituak.

Lehia gogorra izan dute jolasaren partaideek eta nabarmen ikusten da gehienek lan egin dutena eskatzen ziren 39 guneen izenak bilatzen, sakon lan egin gainera. Gune gehien asmatu dituzten lau partaide izateak ematen digu lehiaren neurria. Hemendik gure eskerrik beroena denek egin duten ahaleginagatik.
Donostiako paisaian azken bi mendeetan gertatutako aldaketak ikertzen jarri dugu jendea eta pozik gaude lortutako emaitzarekin.

Lehen saria KOLDO QUERALT-ek lortu du.  Hau erabakitzeko, oinarrietan esan bezala, kopuru berdina asmatu dituztenen artean notario aurrean zozketa egin behar izan dugu.  Hauek dira Koldok jasoko dituen sariak:
• Donostiako Panoramaren erreprodukzioa
• San Telmo Museorako urtebeterako sarrera
• Bodegon Alejandro jatetxean bi pertsonentzako dastatze menua

Zorionak Koldo!

Bestalde, bigarren saria, parte hartu duten guztien artean zozketa egin ondoren, ION IMANOL OLASAGASTI-k lortu du.  Ion-ek ere beste bi pertsonentzako dastatze menua Bodegon Alejandro jatetxean irabazi du.

Zorionak Ion, zuri ere!!


Jolasaren antolatzaile guztien izenean gure eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztientzat!!!

 

 antolatzaileak

 

Lankidetza