Argibidea

Lagundu iezaiguzu lokalizatzen 1813ko hiriburuaren puntu estrategikoak. Jokoan parte hartzeko bi aukera eskainiko dira, bata inprimaki fisiko bidez eta bestea mikrosite honetan. Parte hartu nahi duen orok, Zumalakarregi Museoan, Bodegón Alejandron, Urgull mendiko Historiaren Etxean parte hartu ahal izateko kartilak eskuragarri izango ditu.

 

Aurkezpena DP Oinarriak
DP Sariak Ekintzak
Bloga

 

 

Zure legenda osatu

On Line

Akuarela originala. Klikatu ondoko irudien gainean handiagoak ikusi ahal izateko, horrela bertan dauden zenbaiak identifikatzeko hobeto ikusiko dituzu.

 Irudi bera baina beste era batera aurkeztuta.

 

Lotu itzazu ondoko tokiak dagokion zenbakiekin eta falta direnak identifikatu.

Zure legenda proposamena egiteko, galdetegia osatu eta bidali.

- Antiguako konbentua 

- Arbaizene baserria

- Baleen talaia. Ulia              

- Igeldoko itsasargia 

- Morlansgo ubidea  

- Motako gaztelua. Urgull

- Puiu gotorlekua

- Oriamendi gotorlekua 

- San Frantzisko konbentua

- Santa Barbara gotorlekua                  

- Santa Klara uhartea  

- Santa Katalina ibilbidea                

- Santa Katalina zubia

- Rodil gotorlekua                  

- Zurriolako hondartza

 

Off Line

Jokoak ere izango du bertsio fisikoa kartila baten bidez. Hau euskarri berezi batean kokatuko da Urgull-eko Historia Museoan, Bodegon Alejandron eta Zumalakarregi Museoan. Bertan, egitasmoa aurkezteaz gain, parte-hartzaileak osatu beharreko foiletoak eta hauek, behar bezala osatu ondoren, sartzeko postontzia egongo dira.  

Kartilan, Panoramaren erreprodukzioa ikusgai egongo da, lokalizatuta baino identifikatzeko  39 punturekin. Bertan, laguntza moduan, zenbait toki-izen eskainiko ditugu (Antiguako konbentua / Arbaizene baserria /  Baleazeleen talaia. Ulia / Igeldoko itsasargia / Morlansgo Ubidea / Motako gaztelua. Urgull / Puiu gotorlekua / Oriamendi gotorlekua / San Frantzisko konbentua / Santa Barbara gotorlekua / Santa Klara uhartea / Santa Katalina ibilbidea / Santa Katalina zubia / Rodil gotorlekua / Zurriolako hondartza). 

Partaideak toki-izen hauek puntu bakoitzarekin lotu beharko ditu eta falta diren toki-izenak identifikatu.

Osatutako kartilak, partaidearen zenbait datu barne, Donostiako Bodegon Alejandron, Historiaren Etxean (Urgull) edo  Zumalakarregi Museoan utzi daitezke. Emandako datuak Pertsonaleko Datu-Babeseko, abenduaren 13ko, 15/1999 Lege Organikoak babestuta egongo dira.