FEILLET ahizpak

Hélène & Blanche FEILLET: emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian

Hélène eta Blanche Feillet Parisen jaio ziren baina 1834.ean Baionan kokatu zirenetik Euskal Herria izan zuten bere jardun artistikoaren gai nagusia. Oso emakume artista gutxi zeuden garai hartan, are gutxiago artea bizibidetzat izan zutenak. Beraz, Feillet ahizpak benetako aitzindariak izan ziren XIX. mendeko Euskal Herriko artean.

Blanche 1844.ean Charles Hennebutte Baionako argitaldariarekin ezkondu zen eta bi ahizpek bere proiektuetan lan egin zuten, bereziki turismoaren sustapenari lotutakoetan. Izan ere, turistei Euskal Herria erakusteko zenbait argitalpen burutu zituzten eta hauek ilustratzeko zeramatzaten litografiak Feillet ahizpen esku egon ziren.

Dasta ezazue XIX. mendeko Euskal Herriaren irudia bi emakume artista hauen ikuspegitik

AURKIBIDEA (Aurkibide zehatza)

• Feillet familia. Baiona XIX. Mendean
Emakume aintzindariak euskal margolaritzan
Akuarelak
Turismoa XIX. mendeko Euskal Herrian
Marrazkiak
Euskal ohituren irudiak
Olioak 

Arrivé

Hélène FEILLET. "“Arrivé a Bayonne de LL. AA. RR. Mr. le duc et Mme. la duchesse d’Orleans”. Baionako Euskal Museoa. 

Hélène Feilletek emakumeek XIX. mendean formakuntza artistikorako zeuzkaten eragozpen guztien gainetik, 1842.ean, egun Baionako Euskal Museoaren bilduma osatzen duen olio hau margotu zuen. Frantziako Barne Ministeritzaren enkargua izan zen, Orleansgo Dukearen heriotzaren harira eta berak 1839.ean Baionara egindako bisitaldia irudikatzen du. Garrantzi honetako koadro bat emakume bati agintzea bere maila artistikoaren ezaugarri da, izan ere, ez baizen ohikoa gertakizun historikoen irudiak -garaian lan prestigiotsuenak- emakumezkoen ardurapean uztea.

Feillet familia. Baiona XIX. mendean

 

Hélène FEILLET. "Pierre Feillet". Hennebute familiaren bilduma.

Aita, Pierre Jacques FEILLET (1794-1855) margolaria, Frantziako litografian aitzindarietako bat izan zen. 1817.ean hasita Jules Cloqueten Manual d’Anatomie liburuaren irudiak egin zituen 9 urtez.

 

 

1829an José de Madrazok Madrilera deitu zuen Prado Museoko koadroen litografiak egin zitzan, besteak beste, Velazquez, Murillo, Tiziano edo Rubensen margoak landuz. Baita Real Establecimiento Litográfico de Madrid erakundearentzat beste zenbait lan ere, Colección de Uniformes del Ejército Español dedicada al Rey N.S. por su Secretario de Estado y del Despacho de la Guerra Marqués de Zambrano, esaterako.

 

Pierre FEILLET. "Coraceros de la Guardia Real".

1834.ean bere familiarekin Baionan kokatzen da. Hiri bizi bizia aurkitu zuten, gertu zegoen Lehenengo Karlistadaren eszenatoki nagusiaren atzealdea. Espia, kontrabandista, errefuxiatu, militar eta poliziez jositako hiria, Espainiako mugaren gertutasunak biztanleen bizitza baldintzatzen zuela.

 Pierre Bayonne

Pierre FEILLET. "Vue de Bayonne". San Telmo Museoa.

Pierre Feilletek 1844tik 1855era Baionako Margo eta marrazki eskola zuzendu zuen, Frantziako zaharrenetakoa 1778.ean ireki baizuten. Baiona Bordelekin lotu zuen ferrokarrila inauguratu zuten urtean zendu zen Pierre. Hala ere trenbidea ez zen izan kaiaren aduana salbuespena galdu zuenetik gainbehera zetorren hiriko ekonomia suspertzeko gauza.

Helene. Bayonne

Hélène FEILLET. "Vue de Bayonne". Zumalakarregi Museoa.

 

Bere alabak, Hélène (1812-1889) eta Blanche Feillet (1815-1886) margolari eta ilustratzaileak izan ziren. Parisen jaioak baina bere lan nagusia Euskal Herrian garatu zuten, 1834.ean Baionan kokatu zirenetik.

 Blanche Bayonne

Blanche HENNEBUTTE. "Bayonne. Vue genérale". Baionako Euskal Museoa.

Ilustratzaile erromantikoak, XIX. mende erdian Euskal Herrian lan egin zuten oparoenetakoak izan ziren Feillet ahizpak. Baionako marrazki eskolako arduraduna izan zen Blanche bere aita ordezkatuz. Parisko pintura saloian olioak aurkeztu zituzten, baina, batez ere, litografiagile bezala izan ziren ezagunak. Garaiko euskal paisaiaren irudiak eskaini zizkiguten bereziki.

 Blanche Bayonne 2

Blanche HENNEBUTTE. "Bayonne". Baionako Euskal Museoa.

Blanche  Baionako argitaldaria zen Charles Hennebutte-ekin ezkondu zen 1844.ean eta bi ahizpek berarentzat lan egin zuten. Horregatik ezkondu aurretik egindako lanetan Blanche Feillet sinadura aurkituko dugu eta ezkondu ostekoetan, Frantzian ohi denez, Hennebutte. Hala ere, bere lan askotan, jaiotzez Feillet dela aldarrikatuko du.

 Blanche Hennebutte, Feillet jaioak, bertan marraztu eta litografiatua.

Bi ahizpen arteko harremana estua izan zen, bereziki arlo artistikoan. Batek bestea marrazten zuten, batzuetan marrazkia Blanchek egina eta litografia Hélènek, bestetan alderantziz...

Helene

Blanche FEILLET. "Hélène". Hennebute familiaren bilduma.

 

 Blanche

Hélène FEILLET. "Blanche." Hennebute familiaren bilduma.

 

Charles

Blanche FEILLET. "Charles Hennebutte". Hennebute familiaren bilduma.

 

Emakume aitzindariak euskal margolaritzan 

Emakumeak XIX. mende bukaera arte ez zuten Arte Ederretako eskoletan sartzeko aukerarik izan, beraz prestakuntza bere kabuz jasotzera behartuta zeuden. Ohikoena familian bertan artistak zituzten emakumeak aurkitzea izango da. Dena den, XIX. mende hasieran sortu ziren Parisen emakumeak onartzen zituzten lehenengo margolaritza eskolak. Hala ere emakumeek ez zuten biluztutako modeloak pintatzeko aukera mende bukaera arte jaso, debekatua baizuten. Honek emakume margolarien prestakuntza zailtzen zuen, garaian baloratuenak ziren gai historikoak jorratzea oztopatuz.

Grandpierre

Adrienne-Marie-Louise GRANDPIERRE-DEVERZY. "L'Atelier d'Abel Pujol". 1822. Musée Marmottan, Paris.

Frantzian Angélique Mongez izan zen aipagarrienetariko bat, Jacques-Louis David frantziako eskolako buruaren ikasle izandakoa. 1802 eta 1827 urteen bitartean Parisko Aretoan erakutsi zituen bere lanak. Angélique Mongez izan zen Parisko Aretoan konposizio historiko haundi bat erakutsi zuen lehen emakumea.

 Mongez

Angélique MONGEZ. "Mars et Vénus". Musée d'Angers.

Penintsulan Rosario Weiss, Goyaren besoetakoa eta bere diszipulua izandakoa, nabarmendu daiteke. Bere maisuarekin Burdeosen ibili ondoren, 1833an Madrilera itzuli eta margolan ezagunen kopiak eginez biziraun zuen. 1842an etorkizuneko Isabel II.aren marrazketa irakasle izendatu zuten.

Weiss

Rosario WEISS. "Autorretrato". Biblioteca Nacional. Madrid.

Hélène Feilletek bere aitarekin ezagutu zituen Madrilgo litografoak eta espainiar mugimendu erromantikoaren gailurra izan zen El Artista aldizkarian parte hartu zuen. Hélènek 5 litografia bakarrik argitaratu zituen aldizkari honetan, baina esanguratsuenetakoak izan ziren. Esproncedaren “La Canción del Pirata” ilustratzen zuena esaterako, 1835. urtean.

El Pirata

Elena FEILLET. "El Pirata". Koldo Mixelena Kulturunea.

 

Haren

Elena FEILLET. "Interior del Haren". Koldo Mixelena Kulturunea.

Urte berean Jenaro Pérez de Villaamil margolari erromantiko ezagunaren bi irudi litografiatu zituen Mesonero Romanos egilearen Panorama Matritense argitalpenerako.

 J. PÉREZ de VILLAAMIL - Elena FEILLET. "El amante". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Garai honetan F. Morelen Bayonne, vues historiques et descriptives liburua ilustratu zuen Baionan.

 Baionako katedrala

Hélène FEILLET. "Vue de la cathédrale de Bayonne". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Akuarelak 

Bi ahizpak izan ziren trebeak akuarela teknika erabiltzen.

Biarritz

Hélène FEILLET. "Vieux Biarritz". Baionako Mediateka.

 

Blanche Pasaia

Blanche HENNEBUTTE. "Vue du vieux Passages". Baionako Mediateka.

 

Laustania

Hélène FEILLET. [Izpurako Laustania dorretxea]. Baionako Euskal Museoa.

 

Sta. Isabel

Blanche HENNEBUTTE. "Passages". Baionako Mediateka.

 

Pellot

Héléne FEILLET. "Etienne Pellot, le renard de la mer". Baionako Euskal Museoa.

Etienne PELLOT 1765ean  Hendaian jaiotako kortsarioa, bere ausardia eta itsasoan izandako arrakastengatik ezaguna. Napoleon eta Wellingtonek berak, hauen armadatan postu bat eskeini izan arren honek ez zuen inoiz halako kargurik onartu. 1856an bere jaioterrian bertan hil zen. Hélène Feilletek kortsarioaren erretratu aparta eskaintzen digu.

 

Turismoa XIX. mendeko Euskal Herrian  

Blanche Feilleten senarrak, Charles Hennebutte inprimatzaile eta argitaratzaile baionarrak, euskal turismoa sustatzeko ahaleginak egin zituen, Baionatik Bilborainoko ibilbidea proposatzen zuten zenbait argitalpenen bitartez.

Deux

Description

Album Biarritz

Album deux

Guide

Hemen azken argitalpen honen irudiak.

Bi ahizpek argitalpen hauen ilustrazioak burutu zituzten, baita beraiek prestatzeko beharrezkoak ziren marrazkiak ere.

Bayonne marché

Blanche HENNEBUTTE. "Bayonne". Baionako Euskal Museoa.

Marché

Blanche HENNEBUTTE. "Bayonne: marche aux grains". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Hondarribi mar

Blanche HENNEBUTTE. "Fontarabie". Baionako Euskal Museoa.

Hondarribi lit

 Blanche HENNEBUTTE. "Vue de Fontarabie". Koldo Mitxelena Kulturunea.

 Pasaia mar

 Blanche HENNEBUTTE. "Passages". Hennebute familiaren bilduma.

Pasaia lit

Blanche HENNEBUTTE."Passages. Vue prise de Ste. Anne". Bizkaiko Foru Liburutegia.

Hemen Charles Hennebutten argitalpenetan jasotako litografia nagusiekin osatutako balizko ibilbide bat.

Bayonne plaza

Blanche HENNEBUTTE. "Bayonne: place du theatre". Baionako Euskal Museoa.

Biarritz

Blanche HENNEBUTTE. "Vue de la place de la nouvelle église et de la Ville Eugénie". Baionako Euskal Museoa.

Donibane

 Blanche HENNEBUTTE. "Place de St. Jean-de-Luz : maison de Louis XIV". Baionako Euskal Museoa.

Irun

Blanche HENNEBUTTE. "Vue d'Irun". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Blanche HENNEBUTTE. "Vue de la place de la nouvelle église et de la Ville Eugénie". Baionako Euskal Museoa

 Blanche HENNEBUTTE. "Fontarabie". Baionako Euskal Museoa.

 Pasaia

Blanche HENNEBUTTE. "Port de Passages: Vue prise de la grande route". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Donostia

Blanche HENNEBUTTE. "St. Sebastien". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Mutriku

Blanche HENNEBUTTE. "Motrico". Untzi Museoa. Donostia.

Ondarroa

Blanche HENNEBUTTE. "Ondarroa. Vue du port". Untzi Museoa. Donostia.

Bilbao

Blanche HENNEBUTTE. "Bilbao. Vue prise du Chemin de Bermeo". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Turismoaren hastapenetan aurkitzen gara, oraindik Biarritz eta Donostia apenas dira aristokraziaren elkargune. Bitxia egiten zaigu nola Charles Hennebutteren proposamenak kostako  guneetaz gain Tolosako paper ola berriak, Tomas Zumalakarregiren jaiotetxea edota Loiolako santutegia bisitatzea eskaintzen duten, alegia industria, kultur eta erlijio turismoa sustatuz.

Tolosa

 Blanche HENNEBUTTE. "Tolosa. 7 avril 1849". Baionako Euskal Museoa.

 

Tolosa lit

Blanche HENNEBUTTE. "Tolosa". Zumalakarregi Museoa.

 

Route

Charles HENNEBUTTE. Guide du voyageur de Bayonne a St-Sébastien. Bayonne, 1852. Koldo Mitxelena Kulturunea.

Blanche HENNEBUTTE. "St. Ignace de Loyola : vue prise de la route d'Azpeitia". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Marrazkiak

Feillet ahizpak argitaratuko zituzten litografiak prestatzeko Euskal Herrian zehar bidaiatzen zuten marrazkiak zuzenean jasoz, aurrez ikusi dugun moduan. Hainbatetan marrazki horiek ez ziren litografia bihurtu baina zenbait bildumatan gordeta daude. Hona hemen marrazki horietako batzuk.

Baserria Irun

Blanche FEILLET. "Irun". Baionako Mediateka.

 

Denda kalea

 Blanche FEILLET. "Fontarabie". Baionako Mediateka.

 

Tolosa Helene

Héléne FEILLET. "Tolosa". Baionako Euskal Museoa.

Azpeitia

Blanche FEILLET. "Azpeitia" Baionako Euskal Museoa.

 

Bermeo

Blanche FEILLET. "Bermeo. Biscay". Baionako Euskal Museoa.

 

Aurkitutako marrazkien artean, bilduma desberdinetan egon arren, jarraian egindako bi hauek topatu ditugu. Alegia, 1844.eko urtarrilaren 26 eta 27an Lesakan eta inguruan egindakoak. Honela, nahiz eta litografietan ez ditugun aurkitu, Nafarroan ere ibili zirena baieztatu dezakegu.

 

Blanche FEILLET. "Maison gothique à Lesaca. 26 Janvier 1844." Baionako Mediateka.

 

 

Blanche FEILLET. "Fonderie chemin de Lesaca. 27 Janvier 1844." Hennebutte bilduma.

Euskal ohituren irudiak

Bi ahizpek Charles Hennebutteren gida turistikoak ilustratzeko litografia asko egin zituzten, gehienak paisaiekin, baina baita euskal jantzi eta ohiturak jasotzen zituztenak ere.

 Guide

Hélène FEILLET eta Blanche HENNEBUTTE. "Espagne. Provinces Vascongadas. Laboreur et sa femme" eta "France. Biarritz. Jeune fille biarrot". Baionako Mediateka.

Irudi hauetan, marrazkia Hélènek egina da eta litografia Blanchek. Charles Hennebutten Guide du voyageur de Bayonne a St-Sébastien liburuaren bigarren argitalpena ilustratzeko eginak, bi ahizpen konplizitatea agerian uzten du, lan egiteko moduan.

Costumes

Hélène FEILLET. "Costumes basques". Baionako Euskal Museoa.

 

Donibane L.

Hélène FEILLET. "Pêcheuses de St.-Jean-de-Luz". Untzi Museoa. Donostia.

 

Batelerak

Blanche HENNEBUTTE. "Costumes basques espagnols : batelières de Passages". Koldo Mitxelena Kulturunea.

batelera

Hélène FEILLET. "Batelière". Baionako Euskal Museoa.

 

Erakusketaren prestakuntzarako egindako ikerketak ezusteko politak eskaini dizkigu. Bilduma desberdinen arteko materialaren biltzeak, Feillet ahizpen lan prozesua aztertzeko aukera berriak eman dizkigu. Esaterako, Zumalakarregi Museoan hasieratik genuen litografia egiteko aurrez prestatutako marrazkia eta kolore froga beste hainbat bildumetan sakabanatuta daude eta gurean biltzeko aukera izan dugu.

Azkoiti 1

 Blanche HENNEBUTTE. Izenik gabe. Baionako Mediateka.

Azkoiti 2

 Blanche HENNEBUTTE. Izenik gabe. Baionako Euskal Museoa.

Azkoiti

 Blanche HENNEBUTTE. "Azcoitia et ses environs". Zumalakarregi Museoa.

Grabatu honek, gainera, badu beste bitxikeria. Erakusketaren katalogoa osatzen duten artikuluen artean, orain arte Feillet ahizpei buruz gehien ikertu duen Florence Calame-Levert historigilearen "La fabrique du touriste en Pays Basque. L'oeuvre des soeurs Feillet" artikuluan hipotesi berezi bat eskeintzen da. Alegia, jantziak ilustratzeko irudietan ohikoa bikotea agertzea dela eta honetan hiru pertsonai agertzen dira. Historigile frantsesaren aburuz ezkerrean agertzen den emakumea egilearen ahizpa izan daiteke: Hélène Feillet. Bi ahizpak batera bidaiatzen zutenez, beraien arteko konplizitatearen beste keinu bat litzateke.

Hipotesi hau bera jarraituz ondoko beste litografia honetan irudikatuak Blanche eta bere senarra Charles Hennebutte izan daitezke.

Hélène FEILLET. "Le cacolet. Environs de Bayonne." Baionako Euskal Museoa.

Kasu honetan ilustrazioaren helburua kakoleta eta berau daraman emakumearen jantzia lirateke eta turistaren papera betetzen dutenak irudigilearen ahizpa eta koinatua. Hipotesi honen alde, Amaia Hennebutte bi ahizpen herenilobak kontatzen diguna. Alegia, bere familiaren etxean grabatu honen ale bat dute eta, tradizioz, Charles eta Blanche direla esan dute beti.

Olioak

 

port pecheurs

Blanche HENNEBUTTE. "Le port de pêcheurs. Biarritz". Collection André Guimard.

 

Arrivee du poisson

Hélène FEILLET. "Arrivée du poisson". Bilduma pribatua.

Badakigu Parisko Saloietara zenbait paisai aurkeztu zituztela, baina esan dezakegu, bereziki Hélène, Baionako burgesiaren erretratugile nagusienetakoa bihurtu zena, ondoren datozen koadroek adierazten dutenez.

Hélène FEILLET. "Léopold Daguerre". Baionako Euskal Museoa.

Hélène FEILLET. "Edouard Poisson". Bilduma pribatua.

Hélène FEILLET. "Louise Pauline Olleac". Bilduma pribatua.

 

Hélène FEILLET. "Auguste Furtado". Baionako Euskal Museoa.

Auguste Furtado Baionako lehen alkate judua izan zen 1850.ean.

Erakusketa honek Feillet ahizpenganako lehenengo gerturaketa izan nahi du. Ea euskal emakume margolarien aitzindari hauen lan gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen digun!