"Lanaz ari garela, sexuen arteko paperak aldatuak daudela ematen du Probintzia Baskongadoetan, eta bereziki frantses Euskal Herrian. Ez dut inon ikusi hemengoek baino lan gehiago eta gogorragorik egiten duen emakumerik. Espainiako aldean, maiz iraultzen dute lurra lai zakarraren gainean makurtuta, (...) Bilbon itsasontzietatik kaira pisu izugarriak daramatzate buru gainean, burdinazko barrak batik bat; sutegietan ere ikusi izan ditut mailu eta ingudearekin lanean. Baina aparteko indarrari beste hainbesteko trebetasun eta arintasun handiak gehitzen dizkiotela egin zait harrigarriena." Wilhem von Humboldt, Euskaldunak. 1801