Euskal imajinarioan bake itun bat bilatzekotan, zalantzarik gabe, hau Bergarako Besarkada dugu. Antzin Erregimenetik sistema liberalerantz eramango gintuen bideak eragindako gatazka zibilaren eszenategi nagusi bihurtu zen Euskal Herria. Lurralde hau sei urtez odoldu zuen gerrari amaiera eman zion ituna izan zen Bergarakoa.