Sarrera

XIX. mendearen erdi aldera, O’Donell jeneralak zuzentzen zuen Espainiako gobernuak arazo larriak zituen politika arloan zein ekonomian eta Marokoren aurkako gerra izan zuen espainiarrek beste aldera begira jartzeko aitzakia.

Zalditerien arteko borroka

Zalditerien arteko borroka (MR)

Ceutaren inguruan gertatutako eraso txiki bat nahikoa izan zen Espainia guztia ohorearen defentsan oldartu zedin. Prentsak sekulako eragina izan zuen giroa berotzen eta O’Donellek probetxu ederra atera zion gizartearen sumindura honi.

Gerraren aldeko berotasuna Madrilgo kaleetan.

Gerraren aldeko berotasuna Madrilgo kaleetan (BN).

Gerrak bost hilabete iraun zuen eta Espainiarrek garaipena lortu zuten, baina hasieran herriaren babesa izan zuen gatazka gogorregia izan zen, 7.000 hildako, lortutako emaitza eskasentzarako, gastuen ordainketa eta Espainiarren ohorea salbu uztea besterik ez, eta ostean gertatutako gerra kolonialek ez zuten iritzi publikoaren adostasun bera jasoko.

ZM_Afrika_SAR03

 Gerrari buruzko garaiko argitalpena. (STM)