Prentsa

Prentsak izugarrizko eragina izan zuen Espainiar iritzi publikoa gerraren alde jarri zedin. Nazioaren ohorea behin eta berriz lohitzen ari ziren marokoarrak espainiar herriaren etsai bihurtzen ahalegindu zen arrakasta handiz.

 

Gatazkari lotuta aldizkari berriak sortu ziren, hala nola, “El cañón rayado, periodico metralla de la guerra de África” , “El Moro Muza” edo “Mundo Militar”, gerra ostean kalean jarraitu zuena.

 

 

Krimeako gerran (1853-1856) agertzen da lehenengoz gerra kazetaria, beraz Afrikako Gerra izango da Espainiar prentsarako estraineko aukera. Bi izan ziren kronista modura bereziki nabarmendu ziren kazetariak: Pedro Antonio de Alarcón eta Gaspar Núñez de Arce, biak izan baiziren garaiko idazle ospetsu.

Lehenak aldizka argitaratu zuen bere eta gatazka honen liburu nagusia izaten bukatu zuen “Diario de un testigo de la guerra de África”. Marokon zegoela “El Eco de Tetuán” aldizkaria sortu zuen, ale bakarra argitaratu bazuen ere. Bigarrenak "La Iberia" aldizkarirako idatzi zituen kronikak beste liburu arrakastatsu batean bildu zituen: “Recuerdos de la campaña de África”.

Gurean, gerran mediku bezala ibilitako Nicasio Landa iruñarrak, “La campaña de Marruecos : memorias de un médico militar” liburuan bildu zituen bere oroimenak. Gatazkan zaurituei laguntzeaz kanpo, bertatik “Mundo Militar” aldizkariari irudiak bidaltzen zizkiola badakigu.

Azkenik Euskal Tertzioek (PDF) ere eraman zuten beraien kronista, Sebastián Fernández de Mobellán, Wad Ras-eko batailan Latorre jeneralak aipatua.