Afrikako Gerra eta Artea

Azken Gerra erromantikotzat hartzen dute historigileek eta garaiko espainiar artean eragin haundia izan zuen. Pinturan orientalismoaren iturri bihurtu zen, artistek marokoarren exotismoa elementu nagusitzat erabili baizuten.

 

Garaiko margolari ospetsuenetakoa izango zen Mariano Fortuny gaztea, Bartzelonako Diputazioak bidali zuen Kataluinako Boluntarioekin batera, kanpainaren apunteak har zitzan, ondoren bere olioetan isladatzeko. Fortuny erreportari modura ibili zen Marokon, bere ondorengo margo bizietan izugarrizko eragina izango zuten irudi kostunbrista eta paisaiak jasotzen.

 

Gaiak arrakasta itzela izan zuen garaiko margolarien artean, besteak beste, Eduardo Rosales, Vicente Palmaroli, Ricardo Balaca, Dionisio Fierros, edota Francesc Sans aipa ditzakegu erabili zutenen artean.

 

 

Garaipenaren ospakizunek eta soldaduen etxeratzeak ere izan zuten bere islada margolarien artean.