“Mapa de la plaza española de Ceuta y su campo frontero al Imperio de Marruecos” 1859.
(BN)
Leopoldo O’Donell, Gobernuko Lehendakaria eta Marokora bidalitako armadaren burua. (ZM) (Al)
Itsas armada espainiar ejerzitoa Afrikaratzen. (ZM)
Espainiar tropak Marokora iristen. (ZM)
Espainiarrek 35.000 bat gizonez osatutako armada prestatu zuten, Marokoko sultanak yihada edo gerra santua deitzen zuen bitartean. Armada espainiarrean Behaketa Gorputza, Echagüe jeneral donostiarraren agindupean, izan zen erasoan lehena eta Serralloko borrokan, azaroaren 25an garaipena lortu zuen, zauritua izan arren.
Espainiako armada. (ZM)
Espainiako armada Zalditeria. (ZM)
Rafael Echagüe jeneral donostiarra, armadaren Lehenengo Gorputzaren buruzagia. (ZM) (Al)
Bi munduen arteko talka gogorra. (ZM)
Bitartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek dirua eskaini zioten Espainiako gobernuari eta Euskal Tertzioak antolatzen hasi ziren. Garaian, Foruak oraindik indarrean zeudenez, hiru probintzietako euskaldunek ez zuten espainiar armadan parte hartzen, eta Diputazioek komenigarritzat hartu zuten 3.000 soldaduz osatutako Tertzioak sortzea. Ondo ordaindutako “boluntarioz” osatu zituzten, nahiz eta zenbait lekutan, Oiartzunen esaterako, deitutako gazteak ihes egiten saiatu.
Euskal Tertzioetako boluntarioak. (ZM)
Carlos María Latorre Euskal Tertzioen buru nagusia. (KMK)
Euskal Tertzioak. (ZM)
Espainiar armadak arazoak izan zituen soldaduak Marokora eramateko, batetik itsasartea gurutzatzean jasandako ekaitzengatik eta, bestetik, aurrez iritsitakoen artean kolera izurritea zabaldu zelako. Ceuta inguruan marokoarren eraso ugari eutsi ondoren, urte berriarekin egin zuen aurrera O’Donellek berak agintzen zuen armadak Tetuan hiria helburu. Castillejoseko bataila izan zen lehen urratsa, non Prim jeneralak ospe haundia irabazi zuen nahiz eta 600dik gora hildako eta zauritu jasan.
Gerrako ospitala (ZM)
Prim jenerala Kataluniako boluntarioei zuzentzen. (ZM)
Kataluniako boluntarioa. (NYPL)
Castillejosko bataila. (ZM)
Prim jenerala erasoaren buru. (ZM)
Prim jeneralak gerra honetan lortutako ospeak, ondorengo urteetan Espainiako politikan
izan zuen eragin nabarmena ulertzeko balio du. (BN)
Hurrengo hilabetean, otsailak 4 eta 5ean gertatu zen Tetuango bataila odoltsua, espainiarrek hiria hartu zutenekoa.
J. VALLEJO. "Batalla de Tetuán el 4 de febrero de 1860". (ZM)
Tetuango bataila. (ZM)
Tetuango batailan Bernardo Goenaga hondarribiarra nabarmendu zen. (ZM)
Espainiar tropen sarrera Tetuanen. (MR)
O’Donell eta Prim hirira sartzen. (ZM)
Espainiar soldaduak Tetuango biztanleeekin harremanetan. (ZM)
Azkenik martxoak 23an eman zen Wad Raseko bataila, euskal Tertzioak tartean, espainiar armadaren garaipena bermatu zuena. Biharamunean Muley El Abass marokoarren buruzagi militarrak pakea eskaini zien espainiarrei, kalte ordainketa jaso bitartean Tetuan hiria hauen eskutan geratuz.
Gatazka benetan odoltsua izan zen. (BN)
Zaurituei lehen sendaketa. Nicasio Landa mediku iruñarra nabarmendu zen lan hauetan. (ZM)
Josep Cusachs margolariaren irudia. (ZM)
Pake hitzarmenerako bilera. (ZM)
Muley El Abbas, sultanaren anaia eta marokoarren buruzagi militar nagusia. (ZM)
Garaipena sutsuki ospatu zuten Espainian. Ospila, marokoarrei irabazitako arma eta ikurrak, Madrilgo kaleetan zehar erakutsi zituzten. Anekdota modura aipa daiteke gerra honetan marokoarrei kendutako kanoien brontzea urtuz zizelkatu zirena egun Kongresuaren atean dauden leoiak.
Garaileei harrera Madrilen. (BN)
Marokoarrei irabazitako ospila. (BN)
Joaquín SIGÜENZA . "Los gloriosos trofeos ganados a los marroquíes en la toma de Tetuán por el bravo ejército español, paseados triunfalmente en presencia de SS.MM y AA.RR. el 14 de febrero de 1860". (1868) (MR)
Desfilea Kongresuaren egoitza aurretik. Gerora lehoiek beteko duten lekua jendez gainezka. (MR)
Euskal Herrian ere ospatu zen garaipena. Hemen Iruñan antolatutako harrera Nicasio Landaren
marrazkian. (BN)