TETUANGO GUDUAREN IRRATI KRONIKAMargolariaren, begia, haren egia, beti dago irabazlearen lubakian gotortuta. Beti eroso, beti ziur. Margolariak ez du behin ere bere astoa galtzailearen lubakian ezarriko. Ezin dio pintzelari eutsi ihes egin behar izan gabe. Horregatik marrazten du zarata beti urrun, zehaztasun ikaragarriz, ortzimuga ezinezko batean. Kainoiek zabaltzen dituzten inperio berrien pausu bakoitzaren distantziak neurtzen ditu berak. Hori da bere lana. Geografoz mozorrotutako mertzenarioa. Margolariak badaki, markoak, mapek egin ohi duten bezala, ezartzen dituela garaipenaren neurriak. Eta neurri horiek irauteko joera dutela. Han egon ez ginenoi bere begiradaren biolentzia inprimatzea da helburua. Margolariak ez baitu kontakizuna grabatzen, politika egiten du.Azkenean, hori baino ez da geratzen: izenburu ponpoxo bat eta kea urrunean. Zarata, aire zikina. Izua, zintzilik. Denboraren eta geografiaren arauak hausten dituen eta lekuen dimentsioak komenientziaz moldatzen dituen arrabotsa. Ikatz-ziriz markatutako oihartzun bat entzuten da. Garaipenaren zarata da. Irabazlearen musika tristea.Xabier Erkizia. Soinu artista.
Jatorrizko tamainako irudia: 363 KB | Ikusi Deskargatu