Maleta didaktikoak

 

  1. zumaKIT 1. Jazkien baula


    Zumakit1XIX.eko baul batek Zumalakarregitarren garaiko gizartea aurkezten zuen zortzi pertsonaien bidez: gizon-emakume burges eta baserritarrak, soldadu karlista eta liberala, kleroa eta Zumalakarregi bera. Baliabideak: kapelu eta beste buruko janzkiak, diapositibak, garaiko testu eta irudien erreprodukzioak.


     
     
     


  2. zumaKIT  2.Euskal komunikabide eta garraioak. 1788-1865.

    Bidesarearen eta garraioen bilakaera eta inguru historikoa azaltzeko, 1788, 1835 eta 1865 datak ardatz harturik, mapa konbinagarriak eta diapositibak aurkezten dira, garaiko testu eta irudiak osagarri.

     Zumakit2

     


  3. zumaKIT  3. XIX. mendea, bi munduen arteko zubia

    155 argazki joan den mendeko kultur ondarea, zentzurik zabalenean interpretatzeko. Argazki zahar eta berriak, aipamen banarekin, hiru sailetan bilduak. Aproposa herri bakoitzeko ondarearen baliogarritasuna ikasteko.Zumakit3