Irratsaioak

Euskadi lrratia eta Radio Euskadi euskal komunikabide publikoekin lankidetzan, Zumalakarregi Museoak, 1995 eta 1998 bitarte hiru irratsaio sail desberdinak plazaratu zituen, beti ere XIX. mendeko gaiekin zerikusia zutenak. Lehena urte bereko irailean hasi zen, Mertxe Ezeizak zuzendutako Ai ene! irratsaioan. Sesiones radiofónicas

Astean behin 20 minutuko programa eta gidoia Zumalakarregi Museoak prestatua. Eskema beti bera izan zen: Zumalakarregiren garaiko pertsonaia bat aukeratu eta elkarrizketa moduko gidoi bat prestatu, beti ere gutxieneko datu biografikoak eman eta haren ekarpen nagusia azpimarratuz. Pertsonaien hautaketa egiterakoan, gertaera beliko-politikoek, historia liburuetan nagusi izaten direnez, protagonismo gutxiago izan dute, arlo sozio-kulturari garrantzi handiago emanez: idazleak, bandoleroak, gerrilariak, bertsolariak, apaizak eta abar. Honek guztiak Zumalakarregiren garaiko Euskal Herriaren ikuspegi zabalago bat ematen digu.

Gerrak eta arazo instituzionalak saihestu gabe, hobeto ulertzen dira mota guztietako jendea aipatuz.

Ikus 1995 eta 1996 bitartean landutako biografiak:

1996ean Euskadi Irratiarekin lankidetzan egiten genituen irratsaioek jarraitu zuten. Mertxe Ezeiza Ai ene! saioa barnean, elkarrizketa moduan Zumalakarregiren garaikide euskaldunen biografiak aztertu ziren, historiaren zentzurik zabalenean: politiko eta militarrak, kazetari eta medikuak, fraile eta apaizak, arrantzale eta idazleak, musikari eta gerrilariak... Protagonistak izan dira.
Ikusi 1997an landutako gaiak:

Honetaz gain tarte bat eskaini zitzaion Museoari Jon Aizpuruak eta Mari Karmen Odriozolak gidatzen zuten Salako leihoa programan. Elkarrizketa moduko saioa izaten zen, musika eta aurrez grabatu eta girotutako hitz testualak tartekatzen zituena. Protagonista pertsonai bat edo gertaera bat izan zitekeen.

Ikus 1998an landutako gaiak: