PERTSONAIAK | AURKEZPENA | GALDERA | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1788.urtean Tomas Zumalakarregi Ormaiztegin (Gipuzkoa) jaio zen.
|
Britainiarrek antipodetako lurralde ikaragarri handi eta zabal batean hiri berri bat fundatu zuten, kolono gehienak presondegietatik eramanak zirela. Nola du izena hiri hark?
|
|||||||||
1807.urtean Napoleonen soldaduek aliatuen itxuran muga gainditu zuten. |
Untzi berri batek itsas garraioaren iraultza erakarri zuen. Zer zela eta? Zer berritasun zuen?
|
|||||||||
1813.urtean Napoleonen soldadu horiexen aurka etorritako beste aliatuek Donostia kiskali zuten. |
Hegoamerikako lurraldeen independentziaren alde borroka egin zuen bati Askatzaile goitizena eman zitzaion. Askatutako herrialde haietako bat bataiatzeko ere erabili zuten haren deitura, euskal jatorrikoa. Nor zen?
|
|||||||||
1821.urtean Madril - Irun lehen dilijentzia zerbitzu iraunkorra inauguratu zen. |
Ordura arte inoiz giza oinik zapaldu gabeko lurralde hotz batera iritsi zen. Nora?
|
|||||||||
1834.urtean Tomas Zumalakarregi jaun eta jabe azaltzen ari da Lehenengo Karlistadan. Anaia Migel liberalak haren aldera pasatzeko eskatu arren, ez du amore eman. |
Hego Afrikara Alemania eta Holandatik joandako baserritarren emigrazio handia hasi zen. Nolako izenez dira ezagunak kolono haiek?
|
|||||||||
1839.urtean Bergaran besarkada batez karlisten eta liberalen arteko bakea sinatu zen. |
Parisen irudiaren iraultza erakarri duen asmakizuna aurkeztu zen ofizialki. Zein?
|
|||||||||
1848.urtean Europako herrialde askotan iraultzak pizten ari ziren, gehienak berehalakoan itzaltzeko. Euskal Herrian beste karlistada bat pizteko saioak ere porrot egin zuen. |
Ameriketan, berriz, Kalifornia da guztien helburu, milaka eta milaka lagun itsututa joaten ziren, sukarrak hartuta bezala. Zer gertatzen ari zen?
|
|||||||||
1855.urtean Frantses enperadore Napoleon III.aren andre Eugenia de Montijok Miarritzera oporretara joan eta modan jarri zuen euskal kostaldea. |
1853-1856 artean Afrika zeharkatu zuen exploratzailearen izena badakizula suposatzen dut ...
|
|||||||||
1868.urtean Iraultza baten ondorioz, Isabel II, Donostian oporretan zegoena, Frantziara zihoan, exiliora. |
Bestelako iraultza eman zen Asiako inperio batean: bere izaerari uko egin gabe, mendebaldeko ereduari begira modernizatzeari ekin zion. Zein zen eguzkia sortzen den inperio hura?
|
|||||||||
1876.urtean Bigarren Karlistada bukatu zen. |
Sekulako porrota jaso zuen Estatu Batuetako zalditeriaren 7. ospetsuak, Little Big Horn izeneko borroka hartan Custer jenerala ere hil zela lakota (sioux) eta cheyenne tribuen esku. Nola zuen izena haien buruzagiak?
|